AGENDA
Agenda
ARRASATEKO IRAGANA ASTINTZEN ZIKLOA: azaroak 4, 12, 18 eta 25
Arrasate Zientzia Elkarteak antolatutako lau hitzaldiek gai hauek aztertuko dituzte: Gomeztio, UCEM, burdina eta ohiko produktuak. Adi, azaroaren 11 Greba orokorra izango denez, aste...
Agenda
MINBIZIAREN AURKAKO TAILERRAK: azaroak 26 eta abenduak 3
Arrasateko egoitzak bi gai tratatuko ditu aurki: 'Gaixotasuna eta gero lanera itzultzeko prestaketa tailerra' eta 'Nikotina kontsumitzeko modu berriak, gurasoentzat'. Biak ala biak doakoak...
“El Cascanueces” ikuskizunerako 30 sarrera bikoitz zozketatuko ditu Ibai-Artek
Mondraberri - 0
"El Cascanueces" balet klasikoaren emanaldirako sarrerak agortu dira dagoeneko Arrasaten, baina ikuskizunaz gozatzeko azken aukera izango dute herritarrek. Ibai-Arte merkatarien elkarteak 30 sarrera bikoitz zozketatuko ditu bezeroen artean, guztira 60 sarrera banatuz. Nazioarteko Balet Klasikoaren eskutik eta Tatiana Solovieva Producciones konpainiaren eskutik iritsiko da ikuskizuna Amaia Antzokira, abenduaren 14an, astelehenez, 19:30ean. Emanaldirako sarrera guztiak agortuta dauden arren, Ibai-Artek gordetako sarreren zozketan parte hartzeko aukera izango dute Arrasateko saltokietan erosketak egiten dituztenek. Parte hartzeko, azaroaren 16tik 27ra...
EREITTEN proiektuak boluntario berriak behar ditu Arrasateko haurrei euskaraz ikasten laguntzeko
Mondraberri - 0
EREITTEN Elkarrekin Euskaraz egitasmoak boluntario berriak erakartzeko deia egin die Arrasateko herritarrei. Proiektuaren bidez, Lehen Hezkuntzako haurrei euskarazko errefortzua eta eskola-laguntza eskaintzen zaie, eta ikasturte honetan boluntario-sarea handitzea dute helburu, haur gehiagorengana iritsi ahal izateko. Aurreko ikasturtean 34 haurrek eta 16 boluntariok hartu zuten parte ekimenean. Orain, egitasmoari jarraipena eman eta haren eragina zabaltzeko, herritarren laguntza behar dute. Saioak azaroan hasiko dira. EREITTENen bidez, haurrek euskara ikasteko eta egunerokoan erabiltzeko aukera gehiago izatea nahi dute. Horretarako,...
Arrasate Judo Elkarteko infantilak podiumera igo dira Barbastroko Superkopan
Mondraberri - 0
Arrasate Judo Elkarteko infantil mailako judokek emaitza onak lortu zituzten joan den larunbatean, azaroaren 14an, Barbastron (Huesca) jokatutako Espainiako Superkopan. Maila handiko txapelketan judoka ugari bildu ziren, eta arrasatearrek entrenamenduetan ikasitakoa tatamian erakusteko aukera izan zuten. Taldeak erakutsitako mailak agerian utzi zuen pixkanaka-pixkanaka maila horretako txapelketetara egokitzen ari direla. Lortutako emaitzei esker, Espainiako rankingerako puntu garrantzitsuak batu zituzten. Elite mailan, Iker Aranegik, Ane Aranegik eta Nora Davilak hirugarren postua eskuratu zuten. Naia Barriocanalek eta Araitz Teixeirak,...
Mondragon Unibertsitateak bi puntugatik galdu du Navasketen aurka
Mondraberri - 0
Lehen laurdenean arrasatearrek huts-egite gehiegi egin dituzte, eta nafarrak 11-23 aurreratu dira. Bigarrenean etxekoek ahaleginean jarraitu dute, baina partiduan oro har biko jaurtiketetan huts-egite asko egitea zama handiegia izan da. Atsedeneko markagailua 26-40koa izan da, eta geldiuneak on egin die Ointxeko jokalariei, hirugarrenean aldea murriztea lortu baitute: 41-48. Eta laugarren laurdenean markagailua iraultzear izan dira, horretan lagundu dute Jaime Llano Urainek partiduan saskiratutako 17 puntuak. Alabaina, arauzko denbora agortzean Navasketek 61-63 irabazi du. Mondragon Unibertsitatea sailkapenaren erdialdean dago,...
Ander Muruak Lau T’erdiko laugarren postua lortu du, Arrasateko zaletasuna handiagotuz
Mondraberri - 0
Altuna III.aren aurka lehiatu da eta tanto bikainak lortu ditu, zaleak pozarren. Alabaina, tamalez lehiaketako txapeldun ohiak 22 eta 13 irabazi du. Herriko pilota zaletasuna, hainbat hamarkadatan makal zegoena, sasoiko dago egun. Nazio mailako lehiaketaren 3. eta 4. postuak argitzeko lehia jokatu da gaur arratsaldean Uarkape udal-pilotalekuan. Zaleek Uarkape bete egin dute eta harrera beroa egin diote herrikideari, Lau T'erdiko txapelketa bikaina egin baitu. Lehiaren hasieran Altuna 7 eta 4 aurreratu da markagailuan, baina Murua ez da...
MARA CLN1 LAGUNTZEKO ‘EUSKAL HERRIA’ ARGAZKI LEHIAKETA MOMENTUZ ZABALIK DA
Mondraberri - 0
Gaur, azaroaren 15a irudiak aurkeztu ahal izateko azken eguna da. Artgazki elkarteak antolatzen dihardu, eta Argizaiola Sarirako ere baliagarria da. Argazkia: Mara CLN1 artxibokoa. Antolakuntzak baloratu du txapelketa hau "Euskadiko Argazki Elkarteen Federazioaren Argizaiola Sarirako balio duen lehiaketarik garrantzitsuena" dela. "Ohi bezala, lehiaketa honek ongintzazko izaera du. Argazki irabazleez gain, epaimahaiak Mara CLN1en aldeko erakusketa eta salmenta osatuko duten irudiak aukeratuko ditu". Parte hartzeko, gehienez bost argazki aurkez daitezke Artgazkiren webgunean. Adi, argazkiak aurkezteko epea gaur gaueko 22:00etan...
Smartlog Ointxek Mataró gainditu du eta liderra da behin-behinean
Mondraberri - 0
Talde zuri-morearentzat laugarren laurdena izan da gakoa, eta azkenean 80-66 irabazi dio talde kataluniarrari. Lehen minutuak etxeko taldearentzat izan dira, baina kataluniarrak suspertu egin dira eta lehen laurdena 17-12 amaitu da. Orokorrean Smartlog Oitxe nagusi izan da saskipean, eta azpimarratzekoak dira Joanak eskuratu dituen 11 erreboteak. Gainera, bere taldekide Vanessak 16 puntu saskiratu, 10 errebote eskuratu eta 4 asistentzia eman ditu, partiduko jokalari baliotsuena izanik, 26 puntuko balorazioarekin. Atsedenean etxeko taldea aurretik zen, 34 eta 31,...
Euri-ura kantxara sartu da, gaurko Mondrateren partida bertan behera
Mondraberri - 0
Zaparradaren ondorioz ur asko sartu da Musakolako kantxako larrialdi-ate batzuen azpitik, partida hasi baino lehen. Bestalde, gutxienez itogin bat egon da bertan ere, eta klub zuri-morearen lagunak zorua lehortzen ibili dira. Arrasateko klubak Zaragozako taldeari proposatu dio partidua Iturripen gaur jokatzea, baina aragoiarrek uko egin diote. Ondorioz, partidua beste egun batean jokatu beharko da, betiere Arrasaten, eta baliteke lanegun batean izatea.
Euri-jasak zenbait trafiko arazo eragin ditu San Isidron
Mondraberri - 0
Euskalmetek zabaldu duenez, arratsaldeko unerik euritsuena arratsaldeko 16:20ean izan da. Ur asko Gipuzkoa etorbideko errepidean pilatu da, eta bertatik igaro diren ibilgailuen erabiltzaileei arazo batzuk eragin dizkie. Egoera, baina, ordu baten epean normaltasunera itzuli da. https://youtu.be/Jb02yMOJIJ0 https://www.youtube.com/watch?v=M2J96qtEl7Y
Kanpanzar Arrasatek euripean Atletico San Sebastian garaitu du
Mondraberri - 0
Julen Barrutia Roaren taldeak 37 eta 3 irabazi du, eta atsedenean 15 eta 3 nagusi izan da. Euri-jasak lehia baldintzatu du baina ez da partidua eten. Orokorrean, talde zuri-moreak erasoko jokoetan asmatu du, besteak beste, Ibai Portalo Melladoren jaurtiketei esker. Gainera taldeak bere atea defendatzen jakin izan du.








