2.6 C
Bergara
astelehena, 24 ekaina, 2024
spot_img

AGENDA

SAN JOAN JAIAK: ekainaren 14tik 26ra

Arrasateko Udalak eta hainbat eragile sozial eta kulturalek antolatuta.

FRESKURA EGITASMOA: Uztailaren 1etik 26ra

Egitasmoari lotutako albistea: Irakurketa kluba izango da Freskura egitasmoaren berrikuntza nagusia

ARRASATE MUSIKALEN UDABERRI ZIKLOA: maiatzak 5 – ekainak 21

Arrasate Musikalek aurten ere "Udaberri ziklo Musikala" antolatuko du maiatzean eta ekainean zehar. Guztira 21  kontzertu eskainiko ditu. Nobedade gisa maiatzaren 17ko ATE IREKIAK, ekainaren...

EMAKUME TXOKOAREN EGITARAUA: otsailetik ekainera

Goiko argazkia: MB artxiboa / Irudia eta beheko testua: Udala. Jabetze eskolako plangintzan iraupen luzeko 11 ikastaroez gain, bi ikastaro labur ere eskainiko dira, trinkoagoak....

Arrasate Musikalek San Juanen ohiko kontzertua eskaini du

Arrasate Musikalek San Juaneko ohiko kontzertua eskaini du eguerdian Monterron parkean. Musika Bandak ez du hutsik egin beste urte batez. Kalejira egin du lehenengo konpartsarekin eta gaiteroekin, ondoren, kontzertua eskaini Monterron parkean eta jendetza elkartu da emanaldiarekin gozatzeko. Kontzertuaren aurretik kalejiran aritu dira eta jende asko erakarri dute musikaz gozatzera. Une batean, zaharren egoitzan gelditu dira, eta San Juanetako abestiak jo dituzte denek batera, une polita eta hunkigarria. Amaitzeko, kalejirarekin jarraitu dute monterronera iritsi...

Erraldoien eta Kilikien Konpartsak kaleak alaitu ditu goizean zehar

Erraldoien eta Kilikien konpartsa Arrasateko kaleak alaitzen ibili da goizean. Arrasaterrek Erraldoiak dantzan ikusten gozatu dute, eta gazteenak Kilikien aurrean korrika eginez. Konpartsak Arrasateko Gaiteroak izan ditu lagun. 11:00etan hasi da konpartsa Herriko plazatik. Kaleetan zehar hainbat itzuli egin dituzte jende ugari erakarriz. Ondoren, Herriko plaza heldu dira kalejirari amaiera emateko. Bertan jendetza elkartu da eta emanaldi hasi aurretik, Iñaki Arsuaga omendu dute. https://youtu.be/TUnB9d4yMno

80 urtetik gorako lagunek omenaldia jaso dute, tartean Maria eta Ignaciok

Maria Luisa Revueltak (99 urte) eta Ignacio Garmendiak (98 urte) lore sorta bana eta bina muxu jaso dituzte udal-ordezkarien aldetik. Adineko pertsonendako lunchaz gain, Abaroako koruak emanaldia eskaini du. Sanjoanen baitan, 80 urtetik gorako pertsonei omenaldia egin zaie Etxaluzen gaur eguerdian, Jose Rivierek aurkeztuta. Lunch batean parte hartu dute lagun hauek, eta hortaz gain, 99 urteko Maria Luisa Revuelta Noguerak (1924ko abuztuaren 16an jaioa) lore sorta jaso du. Baita 98 urteko Ignacio Garmendia Anteparak (1925eko uztailaren 31n...

San Juan meza ospatu da eguerdian, ohorezko aurreskua eta zortzikoarekin

Goizeko 11:00etan San Juan Bataiatzailearen meza nagusia ospatu da parrokian. Jende asko bertaratu da eta arrasatearrek elizkizun tradizionalean egoteko aukera izan dute. Ondoren, San Juan omendu dute ohorezko aurreskua eta zortzikoarekin. Udalbatzak prozesioan eraman du San Juan Herriko plazara, eta bertan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa dantzatu dizkiote. https://youtu.be/cpc9gRrPXzw?si=PcAsThJQG9LCrei2 https://youtu.be/24YcHIOk9SY?si=oRc09cBvDaR_1F1r

Errekortarien erakustaldia bertan behera utzi da hondarraren egoeragatik

Euriaren ondorioz zezen-plazako hondarra bustita dago, eta putzuak daude bertan, gaur goizeko ekitaldian ikusi ahal izan denez. Hori kontuan hartuta, gaur goizean ordubeteko bilera egin dute Bergarako Zezenek, errekortariek, Arrasateko Udalak,... Bileran erabaki dute ekitaldia bertan behera uztea "errekortarien eta abereen lesioak saihesteko". Bergarako Zezenen taldeak adierazi digu "pena ematen digula bertan behera utzi behar izateak, inoiz ez dugu hori egin, baina lesioak saihestu behar ditugu". Sarrerak gaur arratsaldean (ekainaren 24an) salgai jartzekoak ziren, eta beraz ez da...

Bigantxek susto bat baino gehiago eman dute zezen-plazan

Entzierroaren ondoren zaleentzako bigantxak izan dira zezen plazan. Zale batzuk animatu dira hondarrera atera eta bigantxei aurre egitera. Baten batek susto bat baino gehiago hartu du. Atzo eguneko euriei erruz, plaza lokatzez beteta zegoen, eta jentea ezin izan da zezenekin normalean bezala aritu. 1.500 pertsona hurbildu dira plaza herritarrak. San Juan jaietan zezen-plazak jende asko erakartzen du, eta aurten ere Jose Maria Arizmendiarrieta plaza bete da. https://youtu.be/9PerfHDWfmE?si=pefBH3YGnLtSOgA4 https://youtu.be/TpcQxBMp5mc?si=mvaYAv5BcuXsfGtR

60 urteko gizon baten gorpua agertu da Olarte kalean

Argazkia: Herritar bat. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak bertan dihardute, eta ingurua prezintaturik dago. Funeraria batek gorpua bertatik eraman du Auzitegiko Medikuntzaren Institutura, gorpuari autopsia egin diezaioten. Ertzaintzak jakitera eman du 60 urteko gizon baten gorpua dela. Badirudi hildako pertsona Aramaiokoa zela. Albistea osatzen gabiltza

Jendetsua eta azkarra izan da San Juanetako lehen entzierroa

Gaur, ekainak 24, lurra labankor egon arren bigantxek laster batean egin dute Portaloiaren eta zezen plazaren arteko ibilbidea. Korrikalari ugarik hartu dute parte San Juanetako lehen entzierroan. Ez da osasun arazo larririk egon. Entzierro aurretik urtero bezala, gaupasaroek gaiteroekin gozatu eta abestu dute, ahotsik gabe geratu arte. https://youtu.be/bM6m3KKKZwY?si=jNyMTD9KJTv6DUo1 https://youtu.be/i5I5L5FAX-c?si=QukHvLE68j2VIO_F https://youtu.be/PMNb1Ha0DUc?si=0eMtspaD9hvVKDLH https://youtu.be/DlJ2FbpXOL0?si=x5lnANbfx-crDil_

Arrasateko dragoiak San Juan sugarra piztu du Herriko Plazan [bideoak]

https://www.youtube.com/watch?v=gV7mxtE9nlE https://www.youtube.com/watch?v=Fqo4bVEQ7JU https://www.youtube.com/watch?v=MJJ4hYgmumg https://www.youtube.com/watch?v=l4Capin1S3E https://www.youtube.com/watch?v=E68OmeOt_TA https://www.youtube.com/watch?v=IyJMIxHEcRY https://www.youtube.com/watch?v=5C365utJT0s https://www.youtube.com/watch?v=W7X5UeqgdGw https://www.youtube.com/watch?v=5hgzodWdIxE https://www.youtube.com/watch?v=7Br4UtViIWw https://www.youtube.com/watch?v=cFVbjPPRcGA https://www.youtube.com/watch?v=70sCOgvDh4w https://www.youtube.com/watch?v=EzdRGZRjuo0 https://www.youtube.com/watch?v=HRjWY4Rj4XQ https://www.youtube.com/watch?v=KVjQWk97Ej8 https://www.youtube.com/watch?v=50iIYIRuUdU https://www.youtube.com/watch?v=U9w6Zec-oqc

Txalaparta eta Montxoni omenaldia, alkatea zuzendari, 18 bandera,… izan dira Helduen Danborradan

Udaletxeko argazkia: Udala. SUDC elkarteak antolatuta, danborrada ohi baino bereziagoa izan da aurten. Izan ere, Montxon eta Txalaparta omenaldia jaso dute, eta Ferixalekuko elkartearen 25. parte-hartzearen harira, bere omenezko pieza estrinatu da. Arrasate Musikaleko Bandaren zuzendariak, Mikel Markiegik konposatu du hereserkia, eta bart estreinatu da jendaurrean, zorionak Txalaparta eta Montxon! Aurtengo danborrada Arrasateko piezetan zentratu da, eta beste berezitasun bat izan da 18 elkarte gastronomikoren banderak ikusgai jarri direla udaletxeko balkoian. Bart ospatutako ekitaldiaren beste berritasun bat...
spot_img

LABURRAK

- Advertisement -spot_img
- Advertisement -spot_img

AZKEN 7 EGUNETAN IKUSIENAK

AZKEN BIDEOAK

- Advertisement -spot_img

ALBISTEAK

KULTURA

KIROLAK

AUZOAK

IRITZIAK