2.6 C
Bergara
osteguna, 15 urria, 2026
spot_img

AGENDA

IRAILEKO KULTUR GIDA

Ikasturte berria indarrez eta ilusioz hasteko, iraileko kultur agenda interesgarri bat argitaratu du Udalak

EMAKUME TXOKOAREN EGITARAUA: irailetik abendura

Klikatu hemen plangintza osorik ikusteko

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ASTEA: irailak 16-26

Birzikleta Azokarako material bilketa Udal Azokan: Irailak 12, zapatua (10:00-12:00) eta irailak 15 eta 17, martitzena/eguena (11:00-12:00 eta 17:00-19:00). Egoera onean dagoen material garbia jasoko...

EGIAREKIN TOPAKETAK: irailaren 16tik 30era

Irailaren 16an, Kulturaten, '40 Urte Memoriaren eskutik' liburuaren aurkezpena 18:00etan. Ondoren, 18:30ean Justiziaren inguruko hitzaldia Iratxe Urizar eta Josu Ibargutxiren eskutik. Irailaren 23an, Kulturaten, '40 urte...

Sein eta Goienerrek Auzoargi proiektua abiatuko dute, aurkezpena iragarriz

Arrasateko enpresak eta berriztagarrien kooperatibak iragarri dute autokontsumorako proiektuan parte hartzeko "herritarrek ez dutela inolako inbertsiorik egin beharko". Eredu honekin "merkatu elektrikoaren gorabeheretatik babestutako prezio finkoa lortzen da". Aurkezpena Kulturateko Loramendi aretoan izango da urriaren 20an. Lazkaoko Biziola eta Elgoibarko Etxepe proiektuen ostean, Auzoargi ekimena Arrasatera eta Aretxabaletara iritsi da. Xedeetako bat bailaran lortutako eguzki-energiarekin "herritarrei 0 kilometroko energia berriztagarria eskaintzea" da. Horretarako, Goiener energia berriztagarrien kooperatiba eta Arrasateko SEIN Industria Hornidura elkarlanean dabiltza. Helburu nagusietako bat...

Arrasateko Udalak Garbiketa eta Elkarbizitza Ordenantza berria aurkeztuko du urriaren 20an Kulturaten

Udalak Garbiketa eta Elkarbizitza Ordenantza berriaren zirriborroa aurkeztuko die herritarrei urriaren 20an, asteartean, 18:00etan, Kulturaten egingo den saio irekian. Udal Gobernuak eta udal teknikariek testu juridikoaren proposamena azalduko dute, eta herritarrek beren iritziak eta ekarpenak egiteko aukera izango dute. Ekimenak maiatzean abiatu zen prozesuari jarraipena emango dio. Lehen fasean, Udalak aurretiazko kontsulta publikoa zabaldu zuen webgunean eta BAZen, herritarren ideiak jasotzeko eta 2016ko ordenantzaren gabeziak aztertzeko. Ondoren, uztailetik irailera bitartean, herriko hainbat arlotako dozenaka eragilerekin...

Arrasateko EAJ-PNVren Gabonetako loteria salgai dago Erdiko Kaleko estankoan

Arrasateko EAJ-PNVk jakinarazi duenez, dagoeneko eskuragarri dago aurtengo Gabonetako Loteriaren zenbakia. Herritarrek 82509 zenbakia erosi ahal izango dute, ohiko moduan, Erdiko Kaleko estankoan.

Euskara kudeatzeko praktika onak aztertu dituzte hainbat eragilek

Irudia: TUlankide. Enpresen euskalduntzean aurreratuta dauden eta euskararen erabilera normalizatua duten Euskal Herriko zenbait enpresek osaturiko Euskaragileak batzordeak antolatuta, euskararen kudeaketari lotutako praktika onen inguruan jardun dute Ederteken Debagoieneko hainbat kooperatiba eta hezkuntza eragilek. Irakurtzen jarraitzeko klik egin hemen

SUIZIDIOA PREBENITZEKO HITZALDIA EMANGO DU NEKANE BALLUERKAK GOIENAGUSIREN ESKUTIK

Hitzaldia urriaren 19an, datorren astelehenean izango da, ohi denez, Kulturaten goizeko 10:00etan, ikerkuntza jakingarria oinarri. Argazkia: Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademia. Hitzaldiaren izenburu osoa honako hau izango da: "El suicidio en la adolescencia y la juventud: mitos, señales de alarma y estrategias de prevención". Ekitaldiak aztertu egingo du "nerabezaroko eta gaztaroko suizidioa errealitate konplexu, zergati anitzeko eta saihesgarri" gisa. Horretarako kokatuko du "osasun publikoko arazo bezala, eta argudioak emango ditu isiltasuna, ospe txarra eta erantzun falta eragiten...

Bailarako errekak auzolanean garbituko dira larunbatean

Argazkia: MB artxiboa. Debagoienenan Errekak Bizi ekimenak, hainbat eragilerekin batera, aurtengo edizioa antolatu du. Azpimarratu du auzolan honek “elkarrekin helburu berdin bategatik ondoan modu boluntarioanlan egiteak elkar ezagutzeko aukera eskaintzen digu”. Herrigintzatik dabiltza auzolana egiten azken urteetan “sinesten dugulako eta balioan jarri nahi dugulako egiteko modu hau”. “Jakin badakigu gai askotan administrazio eta erakunde publikoek dutela ardura eta eragiteko gaitasuna, baina errekak ezagutu eta bizitzeko gaitasuna herritarrona da”.

Arizmendiko Santa Teresa guneko komunitateak jaieguna antolatu du larunbaterako Musakolan

Arizmendiko Santa Teresa guneko komunitateak egun osoko jaieguna antolatu du urriaren 17rako, larunbaterako, Arrasateko Musakola auzoan. Ikasle ohiek eta egungo zein garai bateko irakasleek osatutako batzordeak olinpiadak, bazkaria eta bingo musikatua prestatu ditu, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak eta komunitatearen kohesioa sustatzeko. Ekimenaren antolakuntza azken hilabeteetan egindako bileretatik sortu da. Ikasle ohiak eta irakasleak elkarlanean aritu dira komunitatea sendotzeko eta elkarrekin jarduerak antolatzeko lantaldea osatzen. Lan horren lehen emaitza izango da larunbateko topaketa. Eguneko egitaraua goizean hasiko...

Iturripeko lursaila dagoeneko Arrasateko Udalaren jabetzakoa da, eta obrak urte amaieran hastea aurreikusten da

Udalak Iturripe berria eraikitzeko beste urrats garrantzitsu bat eman du. Joan den astean, maiatzean Udalak, Gizabidea Fundazioak eta Garaia Parke Teknologikoak adostutako hitzarmena notariotzan sinatu zuten, eta, ondorioz, Iturripeko lursaila udalaren jabetzara igaro da. Jabetza-aldaketa Jabego Erregistroan ere inskribatu dute. Lursailaren jabetza eskuratzea ezinbesteko baldintza zen eremuan aurreikusitako proiektua gauzatzeko. Udalak jakinarazi duenez, bihar egingo den Osoko Bilkuran kiroldegi berria eraikitzeko lanak esleituko dituzte, eta obrak urte amaierarako hastea aurreikusten dute. Maiatzean adostutako hitzarmenak hiru erakunderen...

Harreman Dendak pobreziaren desagerpena aldarrikatuko du urrian hainbat ekimenen bidez

Urriaren 17an Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Harreman Dendak pobrezia desagerrarazteko beharra aldarrikatuko du beste behin. Horretarako, bidezko merkataritzako produktuak eramango ditu urrian egingo diren hainbat ekimenetara. 2026ko datuen arabera, 1.200 milioi pertsona bizi dira pobrezian, iaz baino 51,5 milioi gehiago, eta horietatik erdia baino gehiago haurrak dira. Harreman Dendak gogorarazi du pobrezia ez dela kasualitatez sortzen: gatazka armatuek, politika kolonial eta inperialistek, merkataritza espekulatzaileak eta krisi klimatikoak eragindako arazoa da, bereziki Hegoalde...

Santa Barbara Piztu Jaia ospatuko dute urriaren 23an

PLAZABIZI ekimenak Santa Barbara Piztu Jaia antolatu du urriaren 23rako, ostirala, Arrasaten. 17:00etatik 20:00etara, adin guztietako herritarrei zuzendutako tailerrak, musika, erakusketa, sari zozketa eta kontzertua egingo dituzte, Santa Barbara herritarren topagune bihurtzeko helburuarekin. Arratsaldean zehar, hainbat jarduera izango dira parkean: txalaparta, margo eta sendabelarren tailerrak, Txatxilipurdi elkartearen proposamenak eta familientzako Altxorbarbara jolasa. Horrez gain, margo talde batek Santa Barbarako hainbat txoko margotuko ditu, eta trikitilariek, pandero-joleek eta txistulariek girotuko dute jaia. 17:00etatik 19:00etara, ur txorroten ondoko...
spot_img
spot_img

LABURRAK

- Advertisement -spot_img
- Advertisement -spot_img

AZKEN 7 EGUNETAN IKUSIENAK

AZKEN BIDEOAK

- Advertisement -spot_img

ALBISTEAK

KULTURA

KIROLAK

AUZOAK

IRITZIAK