AGENDA
Agenda
IRAILEKO KULTUR GIDA
Ikasturte berria indarrez eta ilusioz hasteko, iraileko kultur agenda interesgarri bat argitaratu du Udalak
Agenda
EGIAREKIN TOPAKETAK: irailaren 16tik 30era
Irailaren 16an, Kulturaten, '40 Urte Memoriaren eskutik' liburuaren aurkezpena 18:00etan. Ondoren, 18:30ean Justiziaren inguruko hitzaldia Iratxe Urizar eta Josu Ibargutxiren eskutik. Irailaren 23an, Kulturaten, '40 urte...
Azken plazak Kulturateko pintura ikastaroetan
Mondraberri - 0
Kulturateko pintura ikastaroek oraindik badituzte plaza batzuk libre 2026/27 ikasturterako. Eskolak datorren astelehenean, irailaren 21ean, hasiko dira, Amaia Bengoa Arte Ederretan lizentziatuaren gidaritzapean. Ikastaroen eskaintza haurrei zein helduei zuzenduta dago. Haurrentzako saioetan parte hartzeko gutxieneko adina zazpi urtekoa da. Aste barruko ikastaroak 17:00etatik 18:30era egingo dira, irailetik ekainera, eta ikasturte osoko prezioa 112 eurokoa izango da. Larunbatetako taldeek, berriz, 10:00etatik 12:00etara izango dituzte eskolak, eta matrikulazioak 150 euroko kostua izango du. Helduen kasuan, eskolak astearte, ostegun...
Kolonia baten kiratsa [Testua: Juan Ramon Garai eta Ander Santiago]
Mondraberri - 0
Argazkiak: MB artxiboa eta Ander Santiago / Testua: Biak ala biak Alternatibako militanteak dira. Zerbaitek ustel usaintzen du Danimarkan. Esaldi horrekin definitu zuen William Shakespearek bere 'Hamlet' idazlanean Ingalaterrako egoera politikoa Isabel I.aren erregealdiaren amaieran. Lau mende geroago, abertzaletasun zaharkituaren kirats batek Felipe VI.aren «Danimarka» zeharkatzen du: plazak Borgoinako gurutzeekin apainduz, erromatar agurrak, laudorioak buruzagi genozidari Jainkoaren graziagatik, eta erretolikak Espainiako herritar zintzoei «mairua» ehizatzen hasi daitezen. Ceutako mugan izandako gertaera tragikoek, non ehun eta...
«Elkartasuna gara» lelopean, XI Mundukide Lasterketa Solidarioa urriaren 18an egingo da Urkulun
Mondraberri - 0
Mundukide Fundazioaren kirol eta elkartasun ekimena urriaren 18an izango da, Aretxabaletako Urkulu urtegian, eta bi berritasun izango ditu aurten: aldarrikapen-ekintza bat eta Zumba saio bat irteeraren aurretik. Kirola eta elkartasuna uztartzen dituen ekitaldiak, beste behin ere, pertsona ugari elkartuko ditu helburu berarekin: lanaren eta lankidetzaren bidez mundu bidezkoagoa eraikitzen jarraitzea. Munduko hainbat tokitan gatazka armatuek eta gerrek sufrimendua eragiten jarraitzen duten honetan, irteera bakoitzaren aurretik minutu bateko isilunea egingo da. Ekintza horren bidez, elkartasuna indarkeriaren alternatiba...
Arrasateko EAJ-k salatu du Udal Gobernuak «168 etxebizitza berri blokeatuta» dituela
Mondraberri - 0
Hedabideei igorritako ohar batean, Arrasateko EAJ-PNVk EH Bilduren Udal Gobernuari eskatu dio beharrezko urratsak bizkortzeko, udalerrian egin daitezkeen babes ofizialeko, tasatutako eta zuzkidura-bizitokiko 168 etxebizitzak lehenbailehen errealitate bihur daitezen. «EH Bilduk asko hitz egiten du etxebizitzaz, baina gutxi egiten du. Aukera zehatzak ditugu mahai gainean eta, 2026ko irailean, Udalaren esku dauden erabaki garrantzitsuak hartu gabe jarraitzen dute», adierazi du Ander Garay EAJ-PNVko bozeramaileak. La Merceden 67 zuzkidura-bizitoki egiteko aukera dago. Eusko Jaurlaritzak aspaldi adierazi zuen proiektua...
Coprecik eta Mondragon Unibertsitateak lankidetza programa bat sinatu dute
Mondraberri - 0
Beheko testua eta argazkia: Mondragon Unibertsitatea. Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak eta Coprecik akordioa sinatu dute, ikerketa-, transferentzia- etaprestakuntza-programa bat abian jartzeko. Ezagutza sortu eta partekatzea izango du xede, eta I+Gko baterako proiektuak garatzea eta industriarako estrategikoak diren esparru teknologikoetan talentu espezializatua prestatzea. Lankidetzari esker, ikerketa-taldeak sortuko dira Mondragon Unibertsitateko ikertzaileekin eta enpresako profesionalekin, unibertsitatean sortutako ezagutza industriaren benetako beharretara hurbiltzeko eta teknologia-transferentzia bizkortzeko. Ikerketa-ildoakProgramak enpresaren berrikuntza-esparru nagusiei lotutako hainbat arlo jorratuko ditu, hala nola fluidoen eroapena...
Gaizka Unzuetak udako argazki txapelketan parte hartu du
Mondraberri - 0
Lehen bi argazkiak Indonesiako Baliko tenplu baten inguruan egindakoak dira, "uda hasieran" ateratakoak. Hirugarren irudiak Malaysiako Penang irlaren hiriburuko kale bat erakusten du. Gaiza Unzuetak hiru argazkiak irailaren 13an aurkeztu zituen, eta kontuan hartu atzo, irailaren 15ean itxi zela argazkiak lehiaketara aurkeztu ahal izateko epea. Hemendik aurrera, lehiaketako argazki guztiak argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiaren esku jarri eta irabazleak jakinaraztea baino ez zaigu falta. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe...
Goienagusik Barrika-Algorta ibilbidea egingo du
Mondraberri - 0
Beheko testua: Goienagusi / Argazkia: Toponimia de Barrika. 2026ko Irailaren 24an (osteguna) Barrikatik Algortara (12 km.) IBILBIDEAREN AZALPENA Bizkaiko Itzuliaren GR-123 bideko 14. etapak Plentzia, Barrika, Sopela eta Getxo udalerrietatik igarotzen den kostaldeko ibilbide polita eskaintzen du, 20,4 km-ko luzerarekin eta 500 metroko desnibel metatuarekin. Plentziako udaletxean hasi eta Areetan (Getxo) amaitzen da, Bizkaia Zubi Esekiaren ondoan, eta Bizkaiko Mendi Federazioak birhomologatu egin du 2024an. GR horren marka zuri-gorriak erreferentziatzat hartuta, guk ibilbide laburrago bat planteatu dugu, 12 km-ko...
Arrasateko EAJ-PNV Arantzazuko erromesaldi erlijiosoan izan da
Mondraberri - 0
EAJ-PNVren ordezkaritzak adierazi du ekitaldi hori "gure herrian sustrai sakonak dituen hitzordu berezia" dela. Argazkia: Arrasateko EAJ-PNV. Jeltzaleek Arantzazura igandean hurbildu ziren Arrasateko herritarrak "hartu eta lagundu" zituzten, "urtero bezala". Ekimen horrekin erlijioaren inguruko eta "kulturaren, historiaren eta ondarearen parte diren ohiturak bizirik mantentzearen garrantzia" azpimarratu nahi dute. Gehitu dutenez, tradizioek Arrasateren "nortasuna indartzen laguntzen" dute, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete parte-hartzaile guztiei, "euren parte-hartze eta konpromisoagatik".
Plazabizik zenbait ekitaldi aurrera eramango ditu Mugikortasun Astearen inguruan
Mondraberri - 0
Irudiak: Plazabizi. Arimazubi inguruko egitasmoak bat egingo du Mugikortasun Astearekin, ondoko ekintzen bitartez: Mugikortasun azterketaren gizarteratzea egingo da, Julen Axperen umore saioaren bitartez, irailaren 18an. Ekitaldi irekia Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren 7006 gelan izango da, goizeko 11:00etan. Era berean, herriko parkeen ibilbide gidatua egingo da, Besaide Mendizale Elkartearen eskutik, irailaren 19an. Ekitaldi ibiltaria 12 kilometro luze izango da, eta goizeko 9:00etan abiatuko da Goi Eskola Politeknikoko lorategitik.Izen-emateak: info@plazabizi.eus edo 688 626 866 mugikorrean. Irailaren 23an beste ibilbide gidatu bat eramango...
Maider Berriok Angelun ateratako irudi bat aurkeztu du udako argazki lehiaketara
Mondraberri - 0
Bart itxi zen Mondraberrik antolaturiko udako argazki lehiaketan parte hartzeko aukera, baina oraindik baditugu epearen barruan heldutako argazkiren batzuk argitaratzeko. Horien artean dago Maider Berrio Fernandezek bidalitakoa. Euskal kostaldean, Angelun, ateratako argazkia da berea, «udako azken txanpa» izenburupean aurkeztutakoa. Lehiaketa honetako epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.











