2.6 C
Bergara
Ostirala, 10 uztaila, 2020

Eguneroko fitxategiak: Dec 3, 0

‘Festamentua’-k ongietorria eman dio Udazabal ekimenari

Gaur arratsaldean Udazabaleko programa martxan jarri da ‘Festamentua’ ikuskizunarekin Seber Altube plazan. Uda honetan ere Arrasateko kale eta plazetara itzuli da Udazabal  eta programazio zabala izango du, urtero egiten den hitzordu honetan ohikoa den bezala, musikaren, antzerkiaren...

Guztiontzako jardueraz beteriko uda

egitarauak proposamenez beteta jarraitzen du, eta ekitaldi askok aurrera jarraitzen dute uztailean zehar, haurrak eta helduak entretenitzeko.

LagunAro, BGAEren ohiko Batzar Nagusia antolatu du uztailak 8rako

Batzar Nagusi honetara helarazten den erabaki-proposamenari dagokionez, esan behar da berritasun batzuk dituela hasieran martxoan aurreikusitakoarekin alderatuta, horiek guztiak birusaren eraginetik eratorriak.

‘Arrasate Monumentala’ bisita gidatua bihar

Hitzordua Herriko Plazan 11.00etan.

Mikel Gonzalezek 2022 urtera arte luzatu du kontratua AEK Larnacarekin

Duela 34 urte Arrasaten jaiotako jokalariak 2018an hartu zuen lur Zipreko taldean, 17/18 denboraldian Zaragozan jokatu ostean

Arrasatear bat atzeman dute ustez arrainak legez kanpo zeuzkanean

Hondarribiko ontzi baten patroia da, eta guardia zibilak atzeman zuen ekainaren 27an. 601 eta 60.000 € arteko zigorra jaso dezake. Argazkia: espainiar Gobernuaren Ordezkaritza. Ekainaren 27an guardia zibilek Hondarribiko portuan 122...

Astelehenean irekiko du Udalak Santa Barbarako ur-parkea sorosle batekin

Santa Barbarako ur-parkea "gehienez 75 haurrek" erabili ahalko dute aldi berean. Astelehen honetan, uztailak 6, zabalduko da Arrasateko ur parkea, "75 haurreko gehienezko edukierarekin. Sorosle bat egongo da segurtasun neurriak betetzen direla ziurtatzeko. Kartel bat egongo...

Arrasatearren inmunitate maila jakiteko testak egin dira

Osakidetzak seroprebalentziaren inguruko bi azterketa egin ditu. Horren harira, Arrasateko boluntario batzuei odola atera diete. Argazkia: Nafarroako Gobernua. Osakidetzak apirilaren 27an plan bat abiatu zuen 4.147 pertsonari zuzenduta, planaren lehenbiziko fasean.

Positiboarekin jarraitzen zuen GSR Debagoienako adinekoak gaixotasuna gainditu du

Gipuzkoako adinekoen egoitza-sarea COVID-19 gabe geratu da, diagnostiko positiboarekin jarraitzen zuen pertsona bakarrak azken orduetan errepikatu zaion PCR proban negatibo eman ostean. Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Eider Mendoza bozeramaileak...

Atzo ez zen positibo berririk antzeman Arrasaten

Azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan 10 kasu berri antzeman dira, 3 Gipuzkoan, 3 Araban eta 4 Bizkaian. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakitera eman duenez, azken 24 orduetan...
- Advertisement -

Latest News

Ointxek harrobia lantzen darrai, 140 jokalarirekin udako campusean

16 entrenatzaile dabiltza neska-mutilen teknika hobetzen laguntzen, bai Iturripen baita Musakola kiroldegian ere.
- Advertisement -

Positiboen inguruko pertsonei 150 test egiten hasi zaie Ospitalea

Eskoriatzako fokuan gutxienez 3 pertsonak eman dute positibo, eta hauen inguruko herritarrak Arrasateko erietxera hurbiltzen ari dira. Ospitaleak 150 PCR test egin...

Hauteskunde domeka [Testua: Arrasateko EH Bildu]

Hauteskunde domekek badute oso berezi egiten dituen ezaugarri bat EH Bilduko kideontzat. Gure oinarri sozialarekin harreman estuan egoteko aukera ematen digute.

Xabi Solano & Dantzariek eta Idoia Asurmendik Usaetxe plazara ikusle ugari erakarri dituzte

Ikusle ugari bildu zituen atzo Idoia Asurmendi aramaioarrak eta Xabi Solano musikari hernaniarrak eskainitako ikuskizuna Usaetxe plazan, Udazabal egitarauaren barruan.  Kontzertua Asurmendik ireki zuen...

Eskoriatzar batek ustez Eskoriatzako taberna bateko langileak kutsatu ditu

Beste taberna bat gutxienez 2. fasera egin behar izan du atzera badaezpada. Eskoriatzako udalekuen gaurko jarduera eten egin behar izan da badaezpada.