2.6 C
Bergara
Igandea, 24 maiatza, 2020

Eguneroko fitxategiak: Dec 2, 0

Gizonezko bat atxilotu dute Aprendices kalean

Arrasatear honen bila ari ziren Udaltzaingoa eta Ertzaintza, errekisitoria judizial baten ondorioz. Udaltzainek arratsaldeko 19:25 aldera aurkitu dute. Epaile batek, errekisitoria batekin, Arrasateko gizon honen bilaketa agindua zuen, Ertzaintzak azaldu digunez. Udaltzaingoak gaur arratsaldeko...

Ederto pasa dute gaur goizean Erdiko Kalen Euskaraldiarekin

Aste honetan bertan iragarri bezala, larunbat honetan, Erdiko kaleko bizilagunek elkarrekin ospatu dute Euskaraldia balkoietan, Markel Goikolearen musikarekin. Bertan ekintza ezberdinak burutu dituzte eta arratsaldean programa aurrera jarraitzen du musika eta festarekin.

Carmelo Letona hil da [Testua: Josemari Velez de Mendizabal]

Azkenik gaixotasunak garaitu egin zaitu eta agur esan diguzu, Carmelo. Albistea itxaroten ari nintzen arren Eusebiok deitu nauenean bihotza urratu egin zait. Irakurtzen jarraitzeko klikatu hemen

Lau positibo gehiago atzeman dira Arrasaten

Osakidetzak jakitera eman berri dituen datuen arabera, Lau positibo gehiago atzeman dira Arrasaten. Ondorioz, denera 227 positibo atzeman ditu Osakidetzak orain arte. Arrasateko Ospitaleak Covid-19 paziente barik jarraitzen du. Animo gaixo jarraitzen dutenei!

Euskaralditik “mingaiak euskeraz astintzera” animatu dute

AZ Gaubelak eta Euskaraldiak ez dute galdu euskararen erabilera sare sozialen bidez sustatzen jarraitzeko aukera, bideo moduan partekatu duten mezu batekin, eta, beste behin ere, ekimenaren berri emateko balio izan du. Amaitzeko, larunbat honetan euskaraldia izango duen festa antolatu dute.

Julio Gorroñogoitia Gonzalez zendu da, “Tio Julio”

Gorroñogoitia anaien artean bigarrena zen Julio. Eskolako irakaslea izan zen eta hiru hamarkada luze eman zituen arlo akademikoan, ikasle askoren artean arrastro handia utzita. Atzo hil zen Arrasaten.

Lehen ibilaldiak eta lasterraldiak, zazpi asteko konfinamenduaren ondoren

Gaur goiz esnatzea ez da askorentzat sufrimendu bat izan. Izan ere, goizean goizetik runnerrak, txirrindulariak edo buelta bat emateko gogoz dauden 14 urtetik gorakoak kalera atera dira zazpi astez konfinatuta egon eta gero.

Erdiko Kalek Euskaraldia ospatuko du gaur

Erdiko Kaleko komisioa Euskaraldia gaur arratsaldean ospatzeko erabakia hartu du. Konfinamendu egun hauetan ohikoa denez,

Gesalibarreko parke berria bukatu dute

Udaletxeak ezagutzera eman duenez, dagoeneko jarrita dago Gesalibarreko auzoko jolas-toki berria. Sumalin, SL enpresak aurkeztutako proiektua aukeratu zuten herritarrek. Prezioa 31.944 eurokoa da, BEZ barne. Guztira 5 jolas-estruktura ezarriko dira.
- Advertisement -

Latest News

Babeserako pantailak Gipuzkoako merkatari eta ostalarientzat

2.000 pantaila babesle ekoiztu ditu ERREKAk eskualdeko eta Gipuzkoako merkatari eta ostalarien artean banatzeko.
- Advertisement -

“Gure asmoa Euskal Herriko beste pertsona askorekin batera elkartasun keinu bat egitea izan da”

Patxi Ruizekin elkartasunean, arrasateko 6 gaztek 48 orduko baraualdia egin dute asteburu hontan. Greba gaur arratsaldeko 20:00ak arte luzatuko due eta beraien hitzak jaso ditugu helburuak, mezua eta testuingurua hobeto ezagutzeko asmoarekin.

PSE-EEk gogorarazi du “beti izan dela ausarta indarkeria gaitzesten beste batzuen ekidin izatearen aurrean”

Blanca Roncal Arrasateko PSE-EEren Elkarteko bozeramaileak azaldu duenez, euskal sozialistek askatasuna "beti" defendatu dute, eta kargu publikoek, militanteek eta jarraitzaileek bizitza arriskuan...

Bi aste COVID-19 dutenen heriotzarik gabe Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Azken bi egunetan ere ez da kasu positibo berririk atzeman

Pintadak agertu dira herriko Batzokian

Asteburu hontan pintada berriak agertu dira Patxi Ruizen alde Arrasateko Batzokian. Bertan ere pintura jaurti dute sarreran.