2.6 C
Bergara
Igandea, 24 maiatza, 2020

Eguneroko fitxategiak: Dec 1, 0

‘Internazionala’ren Arrasateko saioa gogora ekarri du Intxorta 1937k

2019ko irailaren 26an, frankismoak errepresaliatutako arrasatear eta debagoiendar guztiei omenaldia egin zitzaien. Ekitaldian, besteak beste, Arrasate Musikaleko lagunek eta Goikobaluko kantariek parte hartu zuten. Intxorta 1937 elkarteak ondoko bideoa grabatu zuen, eta gaurko egunean, Maiatzaren Lehenean, gogora...

Zaintza Sare Herritarrak boluntarioak behar ditu ikasleei etxeko lanekin laguntzeko

Horregatik, arrasatearrak Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleak laguntzera animatzen dituzte. Testua: Arrasate Zaintza Sare Herritarra. Arrasateko Zaintza Sare Herritarrak boluntario zerrenda berri bat osatu beharrean ikusi du bere burua. Izan...

Herritar baten kexa

Testua eta argazkia: Herritar bat. Gaur langilearen eguna izanik, udalak kontratatutako langile batzuk lanean ari dira goizeko 7:30etik. Generadore bat dute piztuta eta sekulako zarata egiten gainera! Gesalibarko plazatxoan ziburu berriak jartzeko lanetan ari...

San Ferminak ospatuko dituzte Itxaropena kaleko bizilagunek bihar

DJ Eriken laguntzarekin jai egun berri bat ospatuko dute konfinamendua girotzeko. San Ferminak ospatuko dituzte Itxaropena kaleko bizilagunek bihar. DJ Eriken laguntzarekin jai egun berri bat ospatuko dute konfinamendua girotzeko.Bizilagunak eguerdiko 12: 15ean irtengo...

Core egiteko bideoa egin du oraingoan Mikel Gonzalez Mondrako jokalariak

Oraingo honetan, Mikel Gonzalez Mondra taldeko jokalariak kore ariketak nola egin erakutsiko digu. Core edo nukleoa sabelalde osoa eta bizkarraren behealdea hartzen dituen eremua da.

Sarek kanpaina berria abiatu du sareak presoekiko elkartasun argazkiz betetzeko asmoz

Arrasateko Sareko kideok bizitzen ari garen egoera honetan, kartzeletan ditugun bi herrikideen egoera gogora ekarri nahi genuke. Testua eta kartela: Sare. Arrasateko Sareko kideok bizitzen ari garen egoera honetan, kartzeletan ditugun bi herrikideen egoera...

‘Gaurgeroa’ eta Gipuzkoako Jubilatu eta pentsiodunak testua argitaratu dute

Maiatzaren lehen hau ezohikoa da, ohiz kanpoko maiatzaren 1a, Covid-19aren pandemiak gure etxeetan sartu gaitu, eta ezin ditugu kalean gure aldarrikapenak adierazi, ezta mundu osoko langileekiko gure elkartasuna azaldu ere.

Bi positibo gehiago atzeman dira Arrasaten

Osakidetzak jakitera eman berri dituen datuen arabera, Bi positibo gehiago atzeman dira Arrasaten. Ondorioz, denera 223 positibo atzeman ditu Osakidetzak orain arte. Arrasateko Ospitaleak Covid-19 paziente barik jarraitzen du. Animo gaixo jarraitzen dutenei!

San Andreseko jaietan parte hartzera animatu du Markel Goikoleak

Gaur San Andres jaiak balkoietatik ospatzen dira eta Markel Goikoleak, Arrasateko dj-ak, ez du guztiak festara animatzeko aukera galdu nahi izan. 13:00etatik 14:00etara Triki-poteoaz arduratuko da eta 18:00etatik aurrera auzoko haur guztientzako musika jarriko du. 20:00etatik aurrera hasiko da festa.
- Advertisement -

Latest News

Babeserako pantailak Gipuzkoako merkatari eta ostalarientzat

2.000 pantaila babesle ekoiztu ditu ERREKAk eskualdeko eta Gipuzkoako merkatari eta ostalarien artean banatzeko.
- Advertisement -

“Gure asmoa Euskal Herriko beste pertsona askorekin batera elkartasun keinu bat egitea izan da”

Patxi Ruizekin elkartasunean, arrasateko 6 gaztek 48 orduko baraualdia egin dute asteburu hontan. Greba gaur arratsaldeko 20:00ak arte luzatuko due eta beraien hitzak jaso ditugu helburuak, mezua eta testuingurua hobeto ezagutzeko asmoarekin.

PSE-EEk gogorarazi du “beti izan dela ausarta indarkeria gaitzesten beste batzuen ekidin izatearen aurrean”

Blanca Roncal Arrasateko PSE-EEren Elkarteko bozeramaileak azaldu duenez, euskal sozialistek askatasuna "beti" defendatu dute, eta kargu publikoek, militanteek eta jarraitzaileek bizitza arriskuan...

Bi aste COVID-19 dutenen heriotzarik gabe Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Azken bi egunetan ere ez da kasu positibo berririk atzeman

Pintadak agertu dira herriko Batzokian

Asteburu hontan pintada berriak agertu dira Patxi Ruizen alde Arrasateko Batzokian. Bertan ere pintura jaurti dute sarreran.