99 taldeak irabazi du Zaldibarko 24H futbol txapelketa

0
2801

Argazkiak: Mondrate.

Goizeko lauak pasa zirela amaitu da Mondratek antolatutako 24 ordutako Zaldibarreko futbol txapelketa eta 99 taldeak lortu du lehen postua, finalean Zubipe&Co taldeari gailenduta. Podiuma Papadeltas taldearentzat izan zen.

Beroak baldintzatutako egun osoko txapelketako banakako sarietan ere 99 taldeko partaideak nagusitu ziren, Adrian Fernandez izan baitzen goleatzailerik onena eta Aimar Zabalak eraman zuen atezainik onenaren saria. Txapelketako jokalaririk onena, ordea, Zubipe&Co taldeko Bittor Urteaga izendatu zuten.

Ezbairik gabe, eguneko albisterik txarrena Zubipe&Co taldeko Anderrek izandako lesio larria izan zen eta lerro hauetatik ahalik eta azkarren eta, bereziki, ahalik eta hobekien osatzeko desiratzen diogu. Gainontzean, egun ederra izan zen atzokoa Mondrate eta Zaldibarrera gerturatu zen jendetzarentzat.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen