Arrasateko kontsumoa suspertzeko 30 euroko balioa duten 15.000 bono kaleratuko dira

19
4583

Berrogeialdiko asteak izan dira, eta herriko saltoki askok ez dute funtzionatzeko aukerarik izan. Horrek galera ekonomiko batzuk eragin ditu, eta orain nabaritzen hasi dira. Hala ere, galera horiek hain handiak izan ez daitezen, Udalak eta herriko dendek kanpaina berri bat abiarazi dute herrian merkataritza sustatzeko.

Arrasateko Udalak, herriko negozioei itxialdiak ekarritako krisiari buelta ematen laguntzeko, laguntza lerro ezberdinak jarri zituen abian apirilean. Orain bonoen salmentari ekingo zaio astelehen honetan, ekainak 1, ‘Txikiak egiten gaitu Haundi’ lelopean. Helburua da bertako kontsumoa suspertu eta Arrasateko familiei laguntzea egoera zail honi aurre egiten.
‘Txikiak egiten gaitu Haundi’ kanpainak hiru lan-ildo ditu: 450.000 euroko kontsumo bonoak, bertako saltoki eta zerbitzuetan kontsumitzeko sentsibilizazio kanpaina, eta itxita egon diren edo zerbitzu minimo bat eskaini duten 15 langile edo gutxiagoko enpresei 2020ko lehen sei hilabeteetako ur, zabor eta mahai eta aulkien tasak ez kobratzea.

Tasen bonifikazioa BAZen edo telematikoki tasak.arrasate.eus helbidearen bitartez burutu daiteke. Bonoen kanpainak herriko negozioetan gastatzeko 450.000 euro jarriko ditu zirkulazioan, 30 euroko balioa duten 15.000 bonoen bitartez. Herritarrak 10€ ordainduta 30 euroko balioa
eskuratuko du; Arrasateko Udalak finantzatuko ditu gainerako 20 euroak.

Familia bakoitzak, kideen arabera, bonu 1 edo bi izango ditu erreserbatuta
Bonoak ekainaren 1etik aurrera eskura daitezke eta gastatzeko epemuga 2020ko urriaren 31a izango da. Ekainaren 1etik abuztuaren 31a bitarte erosi ahal izango dira. Arrasateko familia bakoitzak bono bat edo bi izango ditu erreserbatuta: 1 edo 2 pertsonako familia unitateak bono 1, eta 3 edo gehiagoko familia unitateek 2 bono. Saltoki bakoitzak erabakiko du kanpainan parte hartu edo ez. Udalak zuzenki igorri die informazioa herriko
zerbitzu enpresa, ostalaritza eta merkataritza saltoki guztiei.

Bono bakoitza hiru frakzioz osatuta dago: 5€, 10€ edo 15€. Frakzio bakoitza zatiezina da; erosketa bakoitzean, gutxienez, horietako frakzio oso bat erabili ahal izango da. Bonoak gastatzeko Nortasun Agiria aurkeztu beharko da aldi berean. Bonoak Arrasateko establezimenduetan soilik erabili ahal izango dira: denda edo zerbitzuak.

Kanpainatik kanpo geratuko dira azalera handiko saltokiak, loteria eta bestelako joko establezimenduak, farmaziak, estankoak, gasolindegiak eta janari dendak. BAZen eta Udaletxean salduko dira ohiko ordutegian. Txartel bitartez ordaindu beharko dira. Bonuei buruzko informazio gehiago behar izanez gero jo honako web orrialdera: www.txikiakegitengaituhaundi.eus.

Herriko saltokietan kontsumitzeko sentsibilizazio kanpaina Gaur aurkeztu den bonoen ekimen hau Udalaren sentsibilizazio kanpaina zabalago baten
kokatu behar da, herriko saltokietan kontsumitzera bultzatzekoa, hain zuzen. Herrian erosteak duen garrantzia eta dakarren onurak nabarmentzea da jomuga. Merkataritzak enplegua sortzen du, ekonomikoki garrantzitsu da, gertuko eta konfiantzako den zerbitzuak eskaintzen dizkigu, azken finean, bizi kalitatea Arrasatearrontzat. Behar ditugu, beraz, zaintzea dagokigu. Kanpaina honek aurrerago ekimen gehiago abian jarriko ditu.

19 IRUZKIN

  1. Argazkia bikaina da, Maria. Badirudi zuk zure poltsikotik jarri duzula dirua baina ez ahaztu diru hori herritarrena dela. Baina ez da hori argazki horrek iradokitzen duen gauza bakarra, erdi-erdian zu azaltzen zara eta zure atzean Arrasateko ostalariak. Protagonismoa eraman nahi duen alkatearen irrifarreak atzean sufritzen ibili diren ostalariekin egiten du kontrastea.
    Non egon zara ostalari eta dendari guztiei galderei erantzuteko hilabete hauetan?

  2. Ibai Artekuei ez jakie argazkixan agerketia besteik geraketan bestela bonuek be kenduko dutzie. Pentzaizue, ondio bonuek atera barik daz, baina honezkero prensan azaldu da PNVie.

    Ibai Arteko presidentiek aurrekuan radixuen esan zauenez ondio ez zaukon bonuen berririk eta hasarre antzien igarketan jakon eta gaur argazkixen ageri da.

    Marian postureue latza da gero! Ezer ez dau eiñ eta argazkixen agerketan da berak be negozio txiki bat eukiko balau letxe.

  3. Oso ekimen ona pentsatzen jat. Eta kanpainan izena be oso aproposa: “txikiak egiten gaiti haundi”.
    Danon artian lortuko dogu reforzauta irtetia.

    • Ekimena bikaina da eta Ibai Artek eta oro har Arrasateko komertzioak egin duten eta egiten ari diren lana txalogarria da.

      Hain zuzen ere, horregatik, alkatea erdi erdian agertzea ez da pertinentea. Argazki bat ateratzea duen ahaleginarekin herri bat ez da reforzatuta ateratzen.

      • Nik Argazkixan atzian dauen ekimena ikusten dot. Konturatu naz zuk bakarrik politika ikusten dozula, eta ikusita orain arteko in ditxuzun komentarixo danak, ematen dau obsesionauta zazela alkatiakin.

        Ekimen positibua da nire ustez, eta komertzio eta ostalaritzako jendia ikustia pozgarrixa da.

        Animo danoi.

        • Komertzioen jabeen erdian politikari bat jarri da. Orain ni izango naiz politika sartu duena albiste honetan. Faborez.

          • Ikusi in biar da bakarrik mondraberriko artikulu askotan, beti alkatearen aurka idazten dozula, berdin da zein dan notizia, obsesionatuta zaz. Ez zara oposizioko norbait izango ez? Oposizioko jende asko ikusten da perfil faltsuakin idazten eta. Sanchezek esan zien VOXekoei euren Bots-ak agurtzen zituela, ba hemen EHBilduko Bots asko ikusten die.

    • Ba nik ez dot uste reforzauta urtengo garenik. Ahulduta akaso. Merkatari, autonomo eta ostalariak ez die reforzauta urtengo zoritxarrez

    • Alkatiek ez balau atentzinua bereganatuko mediuetan komertziuendako ikusgarrixaue izengo litzake. Are ta ekimen positibo, herrikoi eta sanuaue emungo zauen.

      Argazkixen bera ageri da erdi erdixen eta albo batera komertziantiek. Ez dau derechoik

      • Protagonismo gustatzen zaion horietakoa izango da. Edo agian dendariek ez zuten nahi aurrean egotea. Ez dakigu. Galdetu beharko diegu. Argazki polita da eta agian denda bati besteei baino protagonismo gehiago ez emateko bera erdian jarri da. Ez dakit, okurritzen zait.

  4. Erdiko kalien egonda akordau fibra optikua jartzeaz, Maria! On-line lan egin ahal izateko komertzioek konexio ona behar dute ez zu argazkian agertzea.

  5. Hombre ointxe ya agertu da gure alkatesa jauna. Niri gustauko jaten jakitxia zein izango ote dan bere posturia Covid19an egoeria pasau ostian ( Txerto famatu hori aurkitzen dauenian) zein izango bere posturia gauetan zabaltzen dauien tabernekin. Segitxu dau sonografuekin itotzen Arrasateko gau girua edo eingo dau PNV beste alkate batzun moduen ( Ondoko herrikua adibidez) eta apur bat eskuzabalaua izengo da?

  6. Askotan esan dena azken 2 hilabeteetan konfirmatu dela ezin du inork ukatu. Erreditu polikoak ateratzeko, argazkietarako eta gauza onak gertatzen direnerako bakarrik dugu alkatea. Non egon da azken 2 hilabeteetan? Euskal Herriko estatistika guztietan protagonista izan garenean? Iturbideko krisiaren berri emateko ez da azaldu, ez (Aldundiaren eskumena izango du baina arrasaterrak dira paziente eta langile gehienak). Herritarrak lasaitzeko, edota non egon da herrian zer egin zitekeen eta zer esan azaltzeko, Monterron itxita egon zenean adibidez?
    Berriro agertu zaigu azkenik, baina beti bezala argazki samur bat ateratzeko, denon diruarekin bere poltsikotik jarriko balu bezala. Horretarako kobratzen du ministra batek beste?

  7. Kiroldegia itxi behar dela? Maria ez da agertuko azalpenak ematen. Zozketa bat egin dela eta 2 abonu oparitzen direla herritarren artean? hor izango duzue alkatea. Hori da hain zuzen gure alkatea, arrasatearrok aukeratu duguna, dena esan behar da.

    • Hor arrazoia duzu Juan,dagoeneko bigarren fasean gaude da horrek printzipioz kiroldegia ta igerilekua irekitzeko baimena ematen du.Beste herrietan ez dakit,baina Arrasaten honen inguruan ez daukagu inungo berririk ez azalpenik,ez dakigu noiz,nola eta zer arauekin irekiko duten.Uste dut kiroldegian abonatuak garenok ta bertako erabiltzaileek orokorrean(orain uda datorrela gainera) behintzat esplikazio bat merezi dugula ta honetaz aparte,kirol abonua dugunoi noiz itzuli behar digun gure diru partea ere.Kiroldegi berria egin bai,baina hori da bertako erabiltzaileak tratatzeko modua?Informazio eza?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen