9 pertsona ustez okupatutako etxe batean alkoholarekin atzeman dituzte

0
4118

Ertzaintzak azaldu duenez Maalako etxea “juntadizoetarako erabili” izan da. Bederatzirei isuna jarri diete, besteak beste, ustez Covid-19aren aurkako araudia ez betetzeagatik.

Atzo arratsaldeko 19:30 aldera, Udaltzaingoak Maalako etxe bateko ustezko juntadizo baten berri izan zuen, eta badaezpada Ertzaintzari laguntza eskatu zion.

Gutxienez Ertzaintzaren bi patruila eta Udaltzaingoaren beste bat bertaratu ziren errebalera. “Etxe horretara sartu ahal izateko, agenteak jabearekin harremanetan jarri ziren, eta baimena jaso ostean sartu ziren”.

Etxebizitza horretan “ez da egunerokotasunean inor bizi” eta badirudi “juntadizoak egiteko erabili” izan dela.

Agenteek 9 pertsona atzeman zituzten etxe barruan, baita “alkohol botila batzuk” ere, eta ondorioz “baliteke botilioi bat ospatzen aritu izana”.

Agenteek 9 pertsonak identifikatu zituzten, eta guztiei isun bana jarri zien: 6 pertsona baino gehiago batuta zeudenez, Covid-19aren aurkako osasun-ordenaren araudia ez betetzea egotzi zien. Baita etxe bat okupatu izana ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen