9 bazkide berri egiteko aukera ireki du Iturripe Elkarte gastronomikoak

0
785

Uribe auzoko elkarteak hala erabaki zuen irailaren 29an egindako urteko Batzar Orokorrean.

Argazkia: Google Maps.

Elkarteak jakitera eman du ere bazkideek ontzat eman zituztela pandemia egoeran hartutako erabakiak, 2020ko emaitza ekonomikoak eta 2021erako helburuak.

Gainera, sozietateak erabaki zuen 9 pertsona bazkide berri egin ahal izatea, eta beraz, norbaitek interesa izanez gero, Batzordearekin harremanetan jar daiteke, e-mail bitartez:
Iturripe.elkartea@gmail.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen