Argazkia: Familiak bidalia.
Atzo azkenean hegaldi bat hartzen utzi zieten, eta 17 ordu inguruko bidaia bat eginda, Qatar-eko hiriburura (Doha) iritsi ziren. Une hauetan (zapatua, goizeko 10:30ean) Doha-Madrid hegaldian dira, eta arratsaldeko 15:00ak aldera espainiar estatuko hiriburura iristekoak dira. Ondoren, autobus bat hartuko dute eta Arrasatera iluntzeko 20:00-21:00ak aldera iritsiko dira. Animo! Animo!
