
88 positibo berri atzeman dira Arrasaten ostiraletik: 29 ostiralean, 35 larunbatean eta 24 igandean. Kutsatze kopurua beraz graka jarraitzen du azkenengo egunetan. Gainerako bailarako herrietan ere zenbait positibo atzeman dira: Aretxabaletan 11, Eskoriatzan 8, Bergaran 46, Elgetan 1, Antzuolan 4 eta Oñatin 34.
Ostalaritzaren itxieraren emaitzak ezagutzeko zain, Euskadin 1.245 positibo berri atzeman zituen atzo -528 Gipuzkoan, 603 Bizkaian, 106 Araban eta 8 beste erkidego batzuetako pertsonak. Azken bost egunetan lehen aldiz, beherakada txiki bat izan da.