87 egun daramatzate greban Arrasateko Ospitaleko Garbikuntzako langileek

0
699

Egoera desblokeatzeko, ELAk proposamena aurkeztu dio Osakidetzako Zuzendaritzari, baina “ez dugu ulertzen zergatik ez duten negoziatzeko mahaiaren bueltan eseri nahi”.

Osakidetzak azpikontrataturiko langileek otsailaren 27an ekin zioten grebari, tartean Arrasateko Ospitaleko eta Anbulatorioko langileek.

ELA sindikatua bi aldarrikapen nagusi egiten dabil: “Langileei arrera profesionala ordaintzea eta Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia desblokeatzea”.

Sindikatuak azaldu duenez “bost urte baino gehiagoko negoziazioaren ondoren, patronalak ez du inolako borondaterik erakutsi garbiketaren kolektiboarentzat hobekuntzak negoziatzeko”.

Egoera desblokeatzeko, sindikatuak Osakidetzako Zuzendaritzari proposatu dio “langileoi zor dizkigun dirua behintzat epeka ordaintzea. Hau da, 2023an, 2024an eta 2025ean zehar”.

Alabaina “oraindik erantzunaren zain gaude, eta ikusten dugu Osakidetzak ez daukala arazoa konpontzeko borondaterik. Izugarri luzatzen ari dira”.

“Ez dugu ulertzen zergatik ez duten negoziatzeko mahaiaren bueltan eseri nahi”, eta bien bitartean osasun zentroetan “haserrea eta atsekabea nabariak dira”.

“Guk erresistitzen jarraitu dugu, ezin dugu dagoeneko atzera bueltarik egin. Areago, kontuan hartuta gureagatik borrokan ari garela, eta aitortua dugula”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen