85 km/orduko haizeak zuhaitz bat etxe baten aurka bota du

0
2298

Santa Barbarako arbola Gazteluondo kaleko eraikin baten teilatuaren aurka jo du, baina ez du pertsonarik zauritu.

Hala ere, zuhaitza oinezkoendako bide baten gainean geratu da. Udaltzaingoak eta suhiltzaileek lanean jardun dute arriskua saihesteko.

Gaur Arrasaten haize ufada gogorrena 85 kilometro/ordukoa izan da, Euskalmetek eguerdiko 13:40ean erregistratu duenez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen