800 kilometro egin dituzte Izan Bidea ibilaldiko 40 partaideek denen artean

0
1519

Arrasateko Sarek antolaturik, ekitaldi ibiltariak euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatu du, pausorik pauso.

Argazkiak: Sare Arrasate.

Izan Bidea ekimenaren baitan, 40 lagun inguru elkartu dira gaur goizean Biteri plazan, eta Kurtzetxikira igo dira (531 metro).

Zenbait argazki egin ostean, Ziorlako balkoira joan dira, Musakolara jaitsi dira, gero Anporretara igo (585 metro) eta Monterronen osotu dute 5 ordu inguruko ibilaldia.

40 parte-hartzaileek denera 800 kilometro inguru egin dituzte elkarrekin. Ekitaldiak helburu izan du euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzea.

Horien artean badira 30 urte inguru espetxean egin dituzten Iosu Arkauz eta Unai Parot, baita Eugenio Barrutiabengoa ‘Arbe’ eta Jose Manuel Pagoaga ‘Peixoto’ iheslariak ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen