Hirugarren argazkia: Noticias de Gipuzkoa.
Gaur egin den beste ekitaldietako bat 80 urtetik gorakoentzako omenaldia izan da. Hartara, ohi bezala, Etxaluzen bildu dira elkarrekin bazkaltzeko. Aurreko urteetan bezala, omenaldi berezia egin zaie Arrasateko zaharrenei. Aurten omenaldia Jose Berriok (92 urte) eta Vicenta Bengoak (100 urte) jaso dute. Zorionak bioi ala bioi!

