80 urteko arrasatear bat hil da zuhaitz bat gainera erorita

0
1285

Ezbeharra Aramaioko Etxaguen auzoan gertatu zen atzo goizeko 11:00 aldera, Ertzaintzak azaldu duenez.

Argazkia: SOS Deiak.

Biktima zuhaitzak mozten zebilen, eta horietako bat gainera erori zitzaion, heriotza eraginez, Ertzaintzak adierazi duenez.

Zubillagako eta Arabako suhiltzaileak bertaratu ziren, baita beste larrialdi-baliabide zenbait ere, eta pertsona suspertzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten bere bizia salabatu. Gure doluminak senide eta lagunei, Lurrak goxo har zaitzala lagun.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen