80 lagun batu dira Santa Marinako jaien 65 urtetik gorakoen bazkarian

0
1514

Santa Marinako jaiak azken egunean sartu dira, eta gaur eguerdian auzoko nagusiak izaten ari dira protagonistak. Une honetan, Mesedeetako Ikastetxe zaharrean 65 urtetik gorakoentzako bazkaria egiten ari dira. Aurten 80 lagunek eman dute izena. Horietako batzuk ikastetxean bertan eguerdiko 13:15ean egin den mezara ere joan dira.

Gaur goizean Motores txarangak ere esnatu du auzoa. Bestalde, Makatzenan txikienek ere puzgarriez eta apar festaz gozatzeko aukera izan dute.

Gaur arratsaldeko egitaraua (igandea)

Arratsaldean, bigantxak eta poniak izango dira Mentu plazan, eta barbakoa Toki-Argiko jubilatuen tabernaren terrazan. Bi kontzertuk itxiko dituzte jaiak: Mariatxien kontzertua eta Egoitz Vilena ‘El Bille’ arrasatearraren kontzertua Agerre plazan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen