Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian jakitera eman duen txostenean atzo PCR testetan beste 8 positibo berri atzeman ziren Arrasaten. Azken 7 egunetan 28 kasu positibo aurkitu dituzte udalerrian. Bestalde, Debagoienari dagokionez beste 8 positibo atzeman dira, 4 Aretxabaletan, 1 Eskoriatzan eta beste 3 Oñatin.