Argazkia: MB artxiboa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur jakinarazi duenez, Iturbide egoitzan 8 positibo berri atzeman dituzte covid-agatik aste honetan. Beste 4 egoiliarrek alta jaso dutenez, 14 kasu aktibo daude une honetan Arrasateko egoitzan.
Debagoieneko beste egoitza batzuei dagokienez, Bergaran bakarrik positibo aktiboak daude. 2 kasu aktibo mantentzen dira, eta beste 8 egoiliarrek alta medikoa jaso dute. Gainerako egoitzetan oraingoz ez dago Covid kasurik, Aldundiaren azken txostenaren arabera.




