Gipuzkoako Foru Aldundiak egoitzen egoerari buruzko txostena arabera, Arrasateko adinekoen zentroetan 8 kasu aktibo daude, 7 San Juan de Dios ospitalean eta 1 Iturbiden. Txosten horren arabera, azken astean Iturbideko egoliar batek jaso du alta.
Debagoieneko beste egoitza batzuei dagokienez, Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan une honetan 10 kasu aktibo daude eta beste 23 egoiliarrek alta jaso dute. Bestalde, Bergarako Mizpirualde egoitzan egoliar batek alta jaso du.