8 langabe kontratatu behar ditu Udalak, eta izen-ematea zabalik dago

1
2141

Lan-eskaintzaren helburua da langabeen artean enplegu aukerak ematea administrazioan herritarren elkarbizitzaren inguruko gaietan laguntzeko.

Egitekoak:

  • Herritarrei informazioa ematea.
  • Herritarrak artatzea.
  • Aisialdi eremuetan informazioa jaso eta herritarrei ematea.
  • Udal zerbitzu ezberdinei laguntza ematea.
  • Kaleko hiri-altzarien egoeraren berri ematea udal zerbitzuei.
  • Udaleko zenbait dokumentu eramatea (zirkularrak, bandoak…)
  • Hezkuntza zentroetako haurrei zenbait ekintzetara laguntzea (Kiroldegira, liburutegi, kultur-etxera… hezkuntza zentroek eskatuta)
  • Haurrei eskolarako bidean dauden oinezkoen pasabideetan laguntzea.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) titular edo onuraduna, 55 urtetik gorakoa edo/eta emakumea izatea.
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/06/30).
  • Zigor aurrekaririk ez izatea.

Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
Irailaren 24tik 30era
, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
  • Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8
  • Tel.: 943 252000
  • baz@arrasate.eus

Iruzkin 1

  1. Gure langabetuen tasa ikusita, mixeria utsa da. Gero ibili fotografixak ateratzen. Hori Bai zure kontu korrontea. Ondo gizenduta. LOTXAGABEKERIA GALANTA

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen