75 urteko aretxabaletar bat hilda agertu da Muru inguruko amildegi batean

0
2305

SOS Deiek azaldu dutenez, arratsaldeko 17:00 aldera pertsona batek larrialdi zerbitzuei dei egin die (112 telefonoa) pertsona bat konorterik gabe zegoela abisatzeko.

Irudia: Ertzaintzaren Erreskate Unitatea.

Zauritutako gizona Gesalibar inguruko amildegi batean agertu da, Untzillara igotzeko errepidearen inguruan. Kolpe handi bat zuen, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak azaldu duenez.

Osasun-zerbitzuak bertaratu orduko, 75 urteko mendizalea hilik zegoen. Prozedura judizialak egin ostean, Ertzaintzak helikoptero bidez Arrasatera ekarri du, eta bertatik hileta-zerbitzuek Gasteizko Auzitegi-Patologia Zerbitzura eraman dute, heriotzaren arrazoia argitzeko asmoz. Goian bego.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen