725.424 euro bideratuko ditu Arrasateko Udalak herriko eragileentzako diru-laguntzetara 2021ean

0
389

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak diru-laguntza lerro ezberdinak eskaintzen ditu urtero helburu desberdin eta anitzekin. Ildo horretan, berriki 2021eko laguntza programen deialdi orokorra onartu du, guztiak publizitate, gardentasun, objetibotasun, berdintasun, diskriminazio eza, baliabide publikoen efikazia eta eraginkortasunaren printzipioei jarraiki. Udalak nabarmendu du “oso garrantzitsua dela herriko eragileek burutzen duten lana, eta ezinbesteko da administrazioak babestu eta beren lana sustatzea. Funts hori dute Udaleko laguntza-lerro ezberdin hauek”.

2021ean, guztira 725.424 euro bideratuko ditu Udalak herriko eragileentzako diru-laguntzetan 2021ean. Eskaerak apirilean zehar aurkeztu daitezke arrasate.eus-en edota BAZ Herritarren Arreta Zerbitzuan. Ondorengoak dira onartu berri diren diru-laguntza programak, sailka banatuta:

Kultura saila:

  • Kultura elkarteei urteko egitarauak garatzeko finantzatzeko laguntza programa.

Euskara saila:

  • Euskaltegietan euskara ikasteko gastuetarako beka edo laguntzen programa.
  • Errotuluak jarri, irudi korporatiboa egin eta web orria egiteari dagokionez, enpresen eta komertzioen gastuak finantzatzeko laguntza programa.
  • Helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen eremuan diharduten euskaltegiak finantzatzeko laguntza programa.
  • Euskararen erabilera sustatzen duten elkarte eta entitateentzako laguntza programa.
  • Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroetan parte-hartzen duten pertsonentzako laguntza programa.

Hezkuntza saila:

  • Irakaskuntza arautuan diharduten irabazi asmorik gabeko ikastetxeek egindako ekintza eta proiektuetarako laguntza programa.
  • Irakaskuntza arautuan diharduten irabazi asmorik gabeko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteek egindako ekintza eta proiektuetarako laguntza programa.
  • Irabazi asmorik gabeko elkarteek hezkuntza edo ikaskuntza arloetan egindako jarduera edo proiektuetarako laguntza programa.

Gizarte Ongizateko saila:

  • Jubilatuen elkarteentzako laguntza programa.
  • Garapenerako lankidetza programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeei diru-laguntzak emateko programa.
  • Gizarte ekintzaren arloan jarduera garatzen duten elkarteentzako laguntza programa.
  • Droga mendekotasunak eta beste mendekotasun psikologiko batzuen tratamendurako diru-laguntza programa.

Berdintasun saila:

  • Gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzen diharduten elkarteei zuzendutako laguntza programa.

Gazteria saila:

  • Gazte elkarteek urteko ekintzak eta proiektuak egiteko diru-laguntza programa.
  • Herriko musika taldeek grabazioak egiteko laguntza programa.
  • Etxebizitza alokairua ordaintzeko diru-laguntzak gazteentzat.

Ingurumen saila:

  • Ingurumenarekin lotutako ekintzak egiteko taldeei, elkarteei eta entitateei zuzendutako diru-laguntza programa.

Kirol saila:

  • Kirol taldeen jarduera arruntari eta bereziari diru-laguntzak.

Hirigintza saila:

  • Igogailuak jartzeko edo egokitzeko diru-laguntzak emateko arautzeko oinarriak.

Enplegu saila:

  • Ikasten ari diren Arrasateko 25 urtetik gorako langabeentzako diru-laguntzak arautzeko oinarriak.
  • Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko laguntzak ematea arautzeko oinarriak.

Informazio guztia Arrasateko udaleko web gunean dago eskura, ‘Diru-laguntzak’ atalean. 943 25 20 00 telefonora deituz eskuratu daiteke informazio gehiago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen