Kontzertu hau maiatzaren 2an ospatuko da, ostirala, Gudarien plazan eta gaueko 23:00etatik aurrera. Antolakuntzatik azaldu dute taldearen helburua “trap musika eta betidanik ezagutu izan dugun punk – oi! estiloa uztartzea dela”.
Kartela: San Andresko Jai Batzordea.
Maiatzaren 2an, hau da, Figueras Fest ospatu baino egun bat lehenago, zuzeneko musikarik ez da faltako ‘Sanan’en.
San Andresko Jai Batzordetik azaldu dute, talde aretxabaletarra 7 kidek osatzen dutela:
Ekso eta Pxli abeslariak, gusilu DJ lanetan, Liher Oiarbide baterian, Ander Okina baxuan, Andoni Parra gitarran, eta Julene Rosado tronpeta eta gitarrarekin.
Hauez gain, batzuetan euren lagun den Aitor Ruiz de Austrik tromboiarekin ere laguntzen du.
Taldearen lehenbiziko bi kantuak 2024ko apirilean kaleratu zituzten. 2024 amaieran, haien lehen diskoa grabatzen hasi ziren eta 2025eko apirilean kaleratuko dute 8 abestiz osaturiko diskoa, tartean kolaborazio berezi batzuk.
Antolakuntzak kontzertuarekin gozatzera dei egiten du, eta adierazi du “SEKULAKOA izango dela, ziur gaude”.




