Goizeko 10:00 aldera herritar batek jakitera eman du lagun bat erori egin dela mendian, Bedoña auzotik hurbil.
Framea eta bideoa: Ertzaintza.
Ertzaintzaren patruilak eta Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat mobilizatu dituzte gizonaren bila.
10:30 inguruan helikopteroak aurkitu eta erreskatatu du 70 urteko pertsona, eta ondoren Arruenako aparkalekura eraman dute. Horren ostean, anbulantziak Debagoieneko Ospitalera eraman du.




