Albiste txarra iritsi zaigu Aretxabaletako egoitzatik, izan ere, azken 24 orduetan 7 pertsonari koronabirusa atzeman diete bertan. Ondorioz, egun 12 kasu positibo ditu GSR Debagoienak, Aldundiak azaldu duenez.
Arrasateko Benito Mennik kasu positibo batekin jarraitzen du, eta Iturbide egoitzak garbi darrai, animo guztiei!