7 futbol taldek, tartean Mondrak eta Arizmendik, neurriak eskatu dituzte liga segurtasunez hasteko

0
322
Santxo

Mondragon CF, Arizmendi KE, Bergara KE, UDA KE, Aloña Mendi KE, Antzuola KE eta Soraluze FT taldeek euren eskaerak argitaratu dituzte sare sozialetan.

Testua: klubak.

Hilabete batzuk geldi egon ondoren, futbol liga urriaren 18an hasiko da. Horren harira, Debagoiena inguruko zazpi kirol elkarte bildu ginen joan den ostegunean. Orain arte, udalek eta federazioak ipinitako protokoloa herri bakoitzean bete dugu, gure elkarteetan; baina orain egoera bestelakoa da, lehiaketa hasten da. Protokoloa betetzearen alde gaude, baina kirol elkarteok protokoloa aldetzeko beharra ikusten dugu. Izan ere, ligari hasiera publikoarekin eman nahi diogu.

Protokoloak prest

Gogoratu 3.000 kirolari mugitzen ditugula 7 kirol elkarteon artean. Bi hilabete inguru daramatzagu entrenatzen eta protokolo guztiak betetzen. Liga hasierarako ere protokoloak prest ditugu, baina kirol elkarteko kideok beharrezkoak ikusten ditugu horietan hainbat aldaketa txiki egitea.

Liga urriaren 18an hasten da eta elkarte guztiak ez gaude kirola egiteko balditza berdinetan. Gutun honen bidez, orain arteko funtzionamendu onarekin jarraitu ahal izateko, kirol elkarteok hiru baldintza eskatu nahi dizkizuegu, ondorengoak:

1- Aldagelen erabilera.

Elkarte gehienok aldagelak erabiltzeko aukera daukagu eta protokolo guztiak betez ari gara erabiltzen. Gure eskaera, guztiok, protokolo guztiak errespetatuta, aldagelak zabaltzeko aukera izatea.

2- Futbol zelaira sartzeko izen-zerrenda.

Dakizuen bezela, elkarte guztietako zuzendaritzen lana boluntarioa da. Partidu bakoitzeko izen-zerrendak hartzea, astebukaeraro, ezinezkoa da herri guztietan. Izan ere, asteburu bakoitzean, zazpi partida baino gehiago jokatzen dira.

3- Instalakuntzen %60 kapazitatea.

Ez dugu arazorik ikusten edukieraren %60ko araua betetzeko. Baina futbol zelai guztiek ez daukate eserita egoteko aukera; hortaz, %60 mantentzea, baina eserita nahiz zutik – maskararekin, noski- egoteko aukera izan nahiko genuke.

Hauexek dira gure eskaera txikiak, baina gogoratu 3.000 kirolarik egiten dutela futbola, kirola, osasuna… urtean zehar. Gauza txiki hauek bermatuko bagenitu, gure lana asko erraztuko litzateke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen