Kirol hitzordu ugari izango dira asteburuan

0
122

Asteburuko lehen partiduak Arrasate Pilota Taldeak jokatuko ditu, ostiral arratsaldetik igandera bitarte. Uarkapen esaterako 5 partidu izango dira ikusgai.

Futbolari dagokionez, Leintz Arizmendik lokal bezala jokatuko du baina Oñatiko Azkoagain futbol zelaian. Aurrean Urnieta izango du. Partidu larunbatean jokatuko da arratsaldeko 15:30ean. Bitartean, Mondrak  Azpeitiara bidaiatuko du  Lagun Onak taldearen aurka jokatzeko. Partidua arratsaldeko 17: 00etan hasiko da Garmendipe futbol zelaian.

Arizmendi boleibol taldeak bere kantxan jokatuko du berriro larunbatean. Hernani izango du aurkari. Partidua Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatuko da eta arratsaldeko 16:30ean hasiko da.

Larunbatean Mondratek  jokatuko du ere. Areto futboleko taldea Bilbora joango da eta bertan Almi Elorrietako izango du aurkari. Partidua arratsaldeko 18:30ean hasiko da Bizkaiko hiriburuko San Inazio kiroldegian.

Amaitzeko, Mugarri Ingou Arrasatek ez du igandera arte jokatuko. Horretarako Donostiara joan beharko du eta bertan Saieko Grupo Seyprel izango du aurkari. Partidua La Salle kiroldegian jokatuko da goizeko 10:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen