Lasturko Gotzon Urangak irabazi du txapela, Markinako Boni Plaza izan da txapeldunordea eta arrasatear bat izan da hirugarren: Ion Iriarte.
Argazkia: Jai Batzordea.
Jai Batzordeak antolatuta, atzo arratsaldeko ekitaldiak egin ostean, gauean ere zer ospatua izan zen Itxaropena plazan.
Bertso jaialdiak, euria euri, zale ugari erakarri zituen, ohi duenez, maila altuko bertsolariak mikroan. Ekitaldi honen ostean, goizaldean jada, bolo txapelketa izan zen.
66 pertsonak eman zuten izena, eta jokatu beharrekoak jokatu ostean, ondorengoa izan da ‘podiuma’:
- Txapelduna: Gotzon Uranga (Lastur) 6 txirlo botata
- Txapeldunordea: Boni Plaza (Markina) 5 txirlo botata
- Hirugarren postua: Ion Iriarte (Arrasate) 3 txirlo botata
Zorionak hirurei!
Gaur, domeka, Uribarriren lagunek egitaraua aurrera eramaten jarraitu dute, adibidez auzoko Dj Iver-en emanaldiarekin.