64 langile erailak aurten: mobilizaziorako deia [Testua: Jaiki]

0
901

Komunikatu honen bitartez Jaikik dei egiten du abenduaren 18an, ostiralez, arratsaldeko 18:00etan, Arrasateko plazan egingo den elkarretaratzera joateko, aurten Euskal Herrian sistema kapitalistak sortutako prekarietateak oraingoz eraildako 64 heriotzak salatzeko.

Kartela: Jaiki.

Iaztik hona, 19 langile gehiago hil dira, urtetik urtera langileria odolustutzen duen sistema honek plusbalioa eta etekinak handitzeko beharrezko dituen baldintza prekarioen ondorioz. Horrela, kapitalismoak gurean uzten duen estadistika gordinenetakoa da hau.

Dena dela, horren azpitik, datuak are izugarriagoak dira, eta okerrera doaz lan istripuen datuak (urtero 78.000 lan istriputik gora), langile gazteen ezegonkortasun eta prekarietatearenak, zerbitzuetako sektore feminizatu askoren baldintza miserableak, 2008ko krisiak nahiz Covid-19arenak utzi dituen eta oraindik utziko dituen ondorio latzak…

Argi dago sistema kapitalistak dakarrena: esplotazioa, kaos ekonomikoa, krisialdi ziklikoak, indibidualismoa, prekarietatea eta heriotza. Horren aurrean, mobilizatzeko eta egoera globaltasunean salatzeko ordua da. Kapitalismo hiltzailearen aurrean alternatiba eraikitzeko ordua da.

Gora langile borroka!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen