“62 kooperatibetan ezarri dira LagunAro, EPSVk hartutako neurri bereziak, 9.000 pertsona baino gehiagori eraginez”

0
929

Luis Mari Ugarte, LagunAro, EPSVko zuzendariak, Batzar Orokorra telematikoki egin ondoren, adierazi du kooperatibek positiboki erantzun dietela Covid-19ko krisiaren ondorioak arintzeko hartutako neurriei.

Luis Mari Ugarte, LagunAro, EPSVko zuzendariak, Batzar Orokorra telematikoki egin ondoren, adierazi du kooperatibek positiboki erantzun dietela Covid-19ko krisiaren ondorioak arintzeko hartutako neurriei.

LagunAro, EPSVren Ohiko Batzar Orokorra 2020ko uztailaren 8an egin zen, baliabide telematikoen bidez. 500 pertsonak baino gehiagok jarraitu zituzten Luis Mari Ugartek eta Jose Antonio Alustizak, hurrenez hurren, erakundearen zuzendari eta lehendakariak, azaldutako txostenak eta proposamenak.

Batzar Nagusiak berretsi egin zituen Kontseilu Errektoreak Covid-19ren ondorioak arintzeko urjentziaz hartu zituen neurriak. Zehazki, Egutegi Mugikorreko estaldura bat onetsi zen, Enplegurako Laguntzaren prestazioaren barruan, COVID-19arekin lotuta.

Kooperatiben erantzun positiboa

Luis Mari Ugartek nabarmendu duenez, 62 kooperatibek hartu dituzte LagunAro, EPSVk hartutako aparteko neurriak, eta 9.000 langile baino gehiagotan du eragina.

Gure kooperatiben bilakaerari dagokionez, “kooperatibek apirilean galdutako orduak %46 izan ziren, eta maiatzean %28ra jaitsi da. Alde horretatik, berri ona da gure kooperatibak pixkanaka jarduera berreskuratzen ari direla”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen