60 scooterzale inguruk hartu dute parte gaurko scooter irteeran

0
3035

Gaur, irailak 12, larunbata, scooterzaleen jardunaldia ospatu da herrian. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasi da, Herriko plazan, izen-ematearekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, 60 scooterzale inguruk hartu dute parte aurtengo hitzorduan.

Goizeko 11:00etan, KajOi! tabernan, garagardoa ere izan dute parte-hartzaileek. Ondoren, 12:30ean, scooter irteera egin dute, Intxortako Atea, Kanpazar gaina eta San Anton ermita zeharkatzen dituen ibilbidean barrena, Arrasatetik abiatuta.

Ibilbidearen xehetasunak Wikiloc-en kontsulta daitezke: Ibilbidea Wikiloc-en.

Jardunaldia ez da, ordea, eguerdian amaituko. 14:00etan, bazkaria egingo dute Larrinetxe jatetxean, eta arratsalde-gauean, 20:30ean, jai scooterista egingo dute Basati tabernan.

Gaueko ekitaldian Albeta Franklin (Altíssim Penedès S.C.), Peru Ther Undertaker (Iguarrako S.C.) eta Sir Gorka(Mondraueko Dragoiak S.T.) izango dira protagonista.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen