6 URTETIK GORAKO ARRASATEKO BIZTANLERIA GUZTIA PCRa EGITERA DEITU DUTE

11
17777

Herritarrak, baheketan parte hartzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko du, bihartik aurrera. PCR probak Arrasateko ospitalean egingo dira, abenduaren 14tik hasita, salmoi koloredun eraikinean. Aramaioarrei ere dei egin diete.

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta 6 urtetik gorako Arrasateko biztanleria guztiari PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

Debagoieneko Ospitaletik argitu dute 6 urteko neskatila-mutikoak ere PCRa egitera deitu dituztela. 6 urtetik gorako haurrei, nerabeei, gazteei, helduei eta adinekoei egiten diete dei.

Proba egiteko, herritarrek aldez aurretik hitzordua eskatu behar dute bihartik aurrera, abenduak 11, eta aste guztian zehar asteburua barne, 08:00etatik 20:00etara bitartean, telefono honetara deituz:

Arrasateko osasun zentroa: 943 03 52 50 edo Osasun-aholkuan: 900 20 30 50.

PCR probak egiteko azpiegitura Arrasateko ospitaleko Kanpo Kontsulten eraikineko beheko solairuan jarriko da, hau da, salmoi koloredun eraikinean, abenduaren 14tik (astelehena), abenduaren 18ra (ostirala). Bertan ere Arrasateko gazteei baheketa egin zieten orain aste batzuk.

PCRak 10:00etatik 20:00etara egingo dira. PCR lagina hartu nahi duten udalerriko ikastetxeetako eta unibertsitateko ikasleek ez dute hitzordua eskatu behar, hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin antolatuko baita. Emaitza guztiak SMS bidez jakinaraziko dira.

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ere proba egin ahal izateko, agenda bereizi bat eskainiko die osasun-zerbitzuak, ibilgailutik jaitsi behar ez daitezen.

Horretarako, pertsona hauek hitzordua telefonoz eskatzen dutenean, adierazi beharko dute PCRa ibilgailuan egin nahi dutela, arratsaldez ordutegi zehatz bat izango duena.

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– etxean geratu, isolatu eta osasun-zentrora deitzeko.

Aramaioko 6 urtetik gorako biztanleria guztia ere goian aipatutako pausoak ematera deitzen dute.

[Goiko testua zuzenduta dago, bertan zuzenketa egin delako: Ospitalea PCRak egiten goizeko 10.00etan hasiko da, abenduaren 14tik 18ra].

11 IRUZKIN

  1. PCR geixao, kutsatu geixao, kutsatze maila altuagoa. Arrasate normaltasunera bueltau orduko gizakia Martera heldu da.

  2. Duela 2 hilabete egin beharrekua oin ingo daue…? Espero jendia pcr-ia itxen fatia, bestela 2 aste barru kontagiuak bajetan ez badiez mondrautarron erantzunkizuna izango da: ondoko herrixetan tabernak zabalik ta gu trixte trixte etxien…

    Bide bayez nire elkartasuna arrasateko hostalarixei, argi dago 2021a arte ez dotziela zabaltzen utziko.

    • Esaten dan moduan gazteleraz ” A buenas horas mangas verdes”. Egixa da kribau hau ondo etorriko dala apur bat lagunketako Arrasaten dauen Covidan egoera hobetzeko.

  3. Agian orain arteko ostrukaren estrategia aldatzeko ordua da, arazoari aurre egiteko ordua, alegia. Proba gutxi, + gutxiagoko estrategia antzua izan da.

  4. Beno, egoera ikusita, orain dela hiruzpalau egun batzuk tabernak irekitzeko prest ziren. Benetan esaten dizuet jende ez dela kontziente ze egoera dugu. Badakigu tabernariek ez dutela ingrezurik baina haiek bakarrik ez, tamalez lanbide askotan gaizki pasatzen ari dira. Arrasateko bizilagun batzuk ordea atxabaltera poteatzeko joateko asmoa dute. Agian norbaitek zerbait esan behar die. Hau denon artean konpontzen dugu edo hemendik aste batzuetara oraindik okerrago ibiliko gara.

    • Ta zein da zure proposamena? Atxabaltako rotondan Munizipalak jartzia? Edo itxia galdeketa bat Herritar guztiei haber ze herritara jun bihar dien poteatzera?

      • Serio ari zara? Arrasatetik beste herrietara mugitzea, poteatzera gainera, ardura gutxikoa da. Ez dakit nola okurritzem zaion jendeari horrelako gauzak.

          • Ironía primeran harrapatzen ditut. Galdera da, ba al dakizu zer den ironia? Zuk egindako komentarioa pil-pilean dago beraz jakingo bazenu zenbat entzuten den egoera hori (beste herrietara joatea) ulertuko zenuke beste herrietako kezka. Arratsalde on pasa!!

  5. Egoera hau udalaren hilabetetako inoperantziaren eta gestió kaxkarraren emaitza besterik ez da. Otxoa datorrenean ardía beti kaltetua gertatzen da. Udalak Ur parkeak egiten duen azkartasunarekin pandemia berdin gestionatuko era interesa jarriko balu, beste egoera bat edukiko genuke. Orain udalak errezena egiten du. Egoraz gazteak kulpatu. Eta kriminalizatu. Pandemiak hiritarrengan nahiko min jasan ez baituten bezala. Askatasun eta libertad denak zapalduta. NAHIKOA DA. LOTXAGARRIA.

Utzi erantzuna Beste Herritar Bat(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen