6 pertsona gehiago ingresatu dituzte Arrasateko Ospitalean

0
2266

Osakidetzak jakitera eman du ere 2 arrasatear gehiagok eman zutela positibo atzo koronabirusaren proban.

Osakidetzak ezagutzera eman ditu atzo (larunbata) arratsaldeko 20:00ak arte zituen datu ofizialak.

Horien arabera, 6 gaixo gehiago ingresatu dituzte Debagoieneko Ospitalean. Herenegun 9 ziren, eta ondorioz denera 15 dira.

Aipatzekoa da ere 15 horietatik bat ere ez dagoela UCIn Arrasateko erietxean ez dagoelako Zaintza Berezien Unitaterik. 15 lagun horietatik batek ere ez du alta jaso.

Osakidetzak azaldutakoaren arabera, 19 arrasatearrek eman dute positibo orain arte. Herenegun 17 ziren. Animo guztiei!

Mondraberriren oharra:

Mondraberrik idatzi zuen Arrasateko Ospitalean UCIa zegoela, baina datu hori okerra zen, erietxe honetan ez dagoelako Zaintza Berezien Unitaterik. Goiko testua zuzendu dugu, barka eragozpenak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen