Arrasatek gune gorrian jarraitzen du, eta azken egunetan positibo kopuru hauek atzeman dira: ostegunean 211, ostiralean 189, larunbatean 122 eta igandean 163.
Eskualdeko beste udalerrietan azken lau egunetan ondoko positiboak izan dira guztira: Aretxabaletan 219 (tasa 7.768), Bergaran 538 (tasa 6.956), Eskoriatzan 120 (tasa 6.629), Aramaion 49 (tasa 6.621), Elgetan 35 (tasa 6.719), Leintz Gatzagan 2 (tasa 6.410), Oñatin 402 (tasa 9.530) eta Antzuolan 96 (tasa 8.214).
Denok etxera!!! Bi edo hiru musuko jarri eta etxean gelditu. Leihoak ongi itxita eduki. Ahal bada, bakar bakarrik egon gela batean bi astez inor ikusi gabe. Komunikazioa bakarrik WhatsAppez edo ate azpitik paperak pasatuz. Animo guztioi.
Biztanlerian beldurra mantentzeko datu aproposak. Ez duzue esango 99,9% síntoma bat Bera ere ez dutela. Ospitalak jende osasuntsuz beteta, ondorioz benetazko arazoak dituen jendea bakarrik hiltzen.
Oso solidarioak Zarete ospitalak jende osasuntsuz betetzen …. Segi zuen froga ziztrinekin
Ta zein da zure konponbidea? Ostruken moduan burua lurazpixan gordetia? Edo Parrandan jarraitzia Pandemia bat egongo ez balitz moduan?
Arrasate gune gorrian dau Aurreko asteko desmadrian gatxik.
%99,9 simtoma bat bera ere ez? baina zein ganora gutxikin eta errespetu gutxikin hitz egiten duzue?
Hemen osasun larrialdi bat egon da eta dago, milaka hildako eta gaixo larri, langileok eta osasun zerbitzuak saturatuta. Eta nola emango ditu Jaurlaritzak baliabide gehiago herritar batzuek behar duen garrantzia ematen ez badiozue gaixotasunari?
Esan nuen bere garaian, batzuei ez zaizue ondoan tokatu gaixo larri edo hildakorik. Jupyren munduan bizi zarete.
Eta nun dago errespetu falta? Ereespetu falta zuena da, Arrazakeri hutsa
%99.9 sintonarik ez duela esatea gezurra esatea da eta errespetu falta bat aurretik hildakoen eta gutxiago bada ere, oraindik hiltzen ari diren familiekiko.
Bai Mary Domingy, arrazoi osoa daukazu. Egoera oso larria da, Arrasaten hildako asko izan dira, ez dakit milara iritsi diren zuk diozun bezala, baina garbi dago neurri gogorragoak hartu beharko dituztela gure agintariek. Uste dut Santamaseko pilota partida antolatzea oso erabaki larria izan zela, eta Amaia antzokiko kantaldia ere bai. Udal gobernua ezin da ibili jendearen biziarekin jolasten
Ereño, Nire askatasuna ez da bukatuko zure beldurra hasten den puntutik.
Mamertino huts asko hemendik
Nire osasun segurtasuna zuen Parranda goguekin amaitzen da.
Zelako esaldi polita esan duzun… baina zure askatasunak badu muga bat, osadun larrialdi batekin bukatuko da, hori seguru. Eta osasun zerbitzuak gainezka dauden bitartean zuk ardauak hartzeko eskubidea aldarrikatzea egoismo hutsa da. Ez hasi guztion eskubideak defendatzen dituzuela… hori ezkerreko beste esaldi polit bat besterik ez baita.
Pandemia ez dela amaitu, demontre!
Guztion osasun segurtasuna Osakidetza desmantelatzen ari den einean amaitzen ari da, horretaz batenbat konturatzen al da?