6.161 gazteetatik %57k hitzordua eskatu edo/eta jaso du baheketarako

0
1798

PCRak egiteko, Osakidetzak asteazkenerako 1.317 neska-mutili eman zien hitzordua, atzoko 1.378ri eta gaurko 819ri. Ospitaleak ere azaldu du egun 35 COVID paziente artatatzen dituela erietxean. Azken egunetan 5 lagun Arabara eraman behar izan dituzte.

Osakidetzak denera 6.161 biztanlde deitu ditu baheketan parte hartzera, hau da, 13 eta 40 urte arteko arrasatearrak.

PCRa egin nahi zuten neska-mutilek telefonoz deitu zuten erietxera bertaratu aurretik. Horrela, Osakidetzak asteazkenerako, hau da, baheketaren lehen egunerako, 1.317 gazteri hitzordua eman zien.

Era berean, atzoko (ostegunerako) 1.378 hitzordu eman zien, eta horietatik 664 Arizmendi Ikastolako, Arrasate Institutuko eta Lanbide Heziketa Eskolako ikasle dira. Gaurko hitzordua duten 819 pertsonatatik 498 ikastetxe horietakoak dira.

Kontuan hartu behar da ikasle gazteenen kasuan, ikastetxeen bitartez egin dela hitzorduaren eskaera, Osasun-zerbitzuekin elkarlanean.

Beraz, Arrasateko 6.161 gazteetatik 3.514k hitzordua eskatu edo/eta jaso dute baheketarako. Hau da, gazteen %57k.

Datu horiek “ez dute esan nahi hitzordua jaso zuten gazte guztiek baheketan parte hartu dutenik, oraindik ez daukagu parte-hartzearen datu zehatza”.

Oro har, Osakidetzak adierazi du deialdiari “Arrasateko biztanleak erantzun positiboa ematen ari zaizkiola, eta alde honetatik azpimarratu nahi dugu baheketetan parte hartzearen garrantzia, hain zuzen, asintomatikoak detektatzen laguntzen dutelako”.

Bestalde, egun Debagoieneko Ospitaleak “eskualdeko 35 COVID paziente artatzen ditu. Era berean, nabarmen igo da gure larrialdi-zerbitzuek arreta egindako paziente positiboen kopurua”.

Aste honetan, “azaroaren 14tik 19ra” Arrasateko Erietxetik “5 COVID paziente eraman dira Arabara”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen