573 ikaslek Mondragon Unibertsitatearen diploma lortu dute

0
1424

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak graduko, masterreko eta doktoregoko diplomak eman zien 2021eko 573 egresatuei ostiralean Kursaalen.

Argazkiak: MU.

Guztira 573 lagun dira: 397 gradukoak, 158 masterrekoak eta 18 doktoregokoak. Ekitaldia Donostiako Kursaalen izan zen. Ekitaldian, besteak beste, ondoko ordezkariak izan ziren:

Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea, Carlos García Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusia, Nekane Errasti Eskolako koordinatzaile akademikoa eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua.

Horrez gain, hitzaldi bat eman zuen Leire Muguerzak, urtarrilaz geroztik Mondragongo Kongresuko lehendakaria. Ingeniaritza Mekanikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, eta kargu horretan dagoen lehen emakumea da.

Argazki ofizialean ere izan ziren Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusia, Eskolako koordinatzaile akademikoa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lehendakaria, Juan Mari Palencia; Arrasateko alkate Maria Ubarretxena, Ordiziako alkate Xabier Lertxundi eta Hernaniko alkatea, Adur Ezenarro. Zorionak egresatuei eta euren familiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen