55 positibo ditu Aretxabaletako GSR egoitzak, 35 gehiago atzeman baitira

0
1327

Egoera bizi du Debagoiena GSR egoitzak, bertako 55 laguni atzeman dietelako. Izan ere, Aldundiak informatu berri duenez, azken orduetan 35 pertsona gehiagok positibo eman dute.

Azken asteetan Covid-aren aurkako mapeoak egin dituzte, eta horiei esker 20 positibo atzemanak zeuden. Oraintsu 3. mapeoa egin dute eta 35 kasu gehiago aurkitu dituzte.

Aldunditik zehaztu dute “kasu gehienak asintomatikoak direla, eta positibo emandako pertsonen artean langileak ere izan badirela”. Emaitza hauen ondorioz egoitza neurriak are zorrotzago betetzekoa da.

Halako egoeretan “egoitzaren berrantolaketa sakona beharrezkoa izaten da, besteak beste, gune ‘garbia’ eta gune ‘kutsatua’ bereiziz”. Animo GSRko familia osoari!

Positiboen inguruko informea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen