500dik gora mendizalek parte hartu dute Aiba! mendi-martxan

0
3812

Ibilbide luzea 37 kilometrokoa izan dute eta motza 16 kilometrokoa, Besaide elkartea antolatzaile. Parte-hartzaileek bidea osotu ondoren merezitako jan-edanak eta atsedena izan dituzte Seber Altuben. Antolakuntzak 40 boluntarioen ekarria eskertu du eta ateak zabalik dituela dei egin du.

Goizean goiz abiatu dira 540 parte-hartzaileak Biteri enparantzatik, 2.200 metroko desnibela edo 900 metrokoa egiteko prest.

Bidean antolakuntzaren anoa postuak eta eguraldia lagun izan dituzte. Faktore hau “oso garrantzitsua da eta espero dugu inolako ezbeharrik ez izatea ibilbidean zehar” adierazi du Antolakuntza taldeko Danel Remirezek.

Ibilbidea osotu ondoren, SUDCek Seber Altuben prestaturiko janaria, freskagarriak eta antolatzaileek banatutakoak ere sari izan dituzte.

Besaide elkarteak eskertu du SUDCeko sukaldarien laguntza: “Topera dabiltza eta eskertzekoa da, betiko pertsonak dira ekitaldi mordo batean laguntzen dutenak”.

“Bide batez, mezu bat zabaldu nahi dugu ea pertsona batzuk animatzen diren SUDCekoei laguntzera datozen urteetan, ea jendea animatzen den bolondres aritzera honelako ekitaldietan”.

“Talde egonkor bat gara azken hiru urteetan Aiba! antolatu dugunok, eta lehenago anoa postuetan bolondres ibiltzen ginen Besaideren baitan ere”.

Ibilaldia antolatzeko “urte osoan hiru boluntariok eta Besaideko Zuzendaritzako beste bizpahiru kidek parte hartu dute. Gaurko egunean denera 40 boluntario inguru gabiltza”.

Antolakuntzan “urtean zehar jakin badakigu zer egin behar den eta zer ez. Horri esker antolatzea ez da hain estresantea, baina ibilaldia baino azken bi hilabeteetan erritmoa handitzen da”.

Batez ere “azken astean, aste honetan lan asko egin dugu: janari guztia garraiatu, pisu asko mugitu behar da alderik alde, eta Antolakuntzako ateak zabalik daude antolatzera animatzen direnak, ongietorriak izango dira”.

Antolakuntzak mezu hau gehitu du: “Eskerrik asko bolondresei, aurreko edizioko kontaktuak gorde ditugu eta aurten ere izan dira. Bolondres gehiago behar dira, eta eskerrak errepikatzen duten boluntarioei, eurek gabe AiBA ez litzateke posible izango”.

Edizio honek Agirre-Etxe, Laboral Kutxa, Arrasateko Udala, Gomiztegi kooperatiba eta Euskal Mendi Federazioaren babesa izan du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen