51 arrasatearrek eman dute positibo azken 3 egunetan

0
1144

Ostiralean 19 izan ziren, zapatuan 22 eta domekan 10. Ondorioz, Arrasatek 1.192ko intzidentzia-tasa dauka, eta semaforo gorrian jarraitzen du.

Ostiraletik ere 9 bergararrek positibo atzeman dute, 12 oñatiarrek, 5 aretxabaletarrek, 3 eskoriatzarrek eta aramaioar batek.

Mondraberrik aurreko astean Osasun Sailari galdetu zion ea eguneroko positibo hauen artean baheketako positiboak dauden edo ez. Osasun Sailak erantzun zigun baheketako positibo kopuruak “beti bezala, prentsaurrekoan emango ditugula, eta ordura arte ezin dugu ezer gehiago zehaztu”. Oraingoz ez du prentsaurreko hori eman.

Positiboen inguruko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen