50 € arteko hobaria duten erosketa ugari zozkatuko ditu Ibai-Artek

0
651

Datorren astelehenean, ekainak 1, “Orain gure txanda da” kanpainari hasiera emango dio Elkarteak, konfinamenduaren osteko lehengo kanpaina eta bertan, Arrasate Txartelarekin ordaindutako erosketek 50 eurorainoko hobariak izan ditzakete.

Testua eta bideoa: Ibai-Arte. Argazkia: MB Artxiboa.

Lehenengo promozio-ekintza abiatuko dugu, herritarrek gure saltokien alde duten babesa eta jokabidea eskertzeko.

Sustapena: 50 € arteko hobaria duten erosketa ugari zozketatuko ditugu gure txartelaren bidez.

Euskarriak: kanpaina aurkezteko bideo bat egin da, eta sare sozialetan komunikazio-lan handia egingo da.

Datorren astelehenean, ekainak 1, “Orain gure txanda da” kanpainari hasiera emango dio Elkarteak, konfinamenduaren osteko lehengo kanpaina eta bertan, Arrasate Txartelarekin ordaindutako erosketek 50 eurorainoko hobariak izan ditzakete. Zenbateko desberdineko hobariak egongo dira, erosketa bakoitzeko 5, 10 edo 50€-takoak, eta berau bezeroaren txartelean sartuko da. Horrela, guztion osasunaren eta ongizatearen alde itxita egon garen denbora guzti honetan izan dugun gure bezeroen leialtasuna, konfiantza eta babesa saritzen ditugu.

Kanpaina ekainean zehar egingo da, eta parte hartuko duten establezimenduak dagokien kartelen bidez identifikatuko dira. Kanpaina ez da sustapen-kanpaina bat gehiago; aitzitik, #orainguretxandada kanpainaren goiburu eta hashtag nagusiaren bidez, eta #somostucomercio hashtag-aren bidez eta honekin batera doan aurkezpen-bideoaren bidez, elkarrekin aurrera egingo dugula adierazi nahi dugu. Bideoak hurbileko merkataritzaren garrantzia nabarmentzen du, saltoki hori baita bezeroa hobekien ezagutzen duena, pertsonalki aholkatzen duena, enplegu gehien eta kalitate handieneko enplegua sortzen dituena, gure herri eta hirietako kaleei bizia ematen diena.

Ireki genuenetik bi aste igarota, herritar guztiei jakinarazi nahi diegu ilusioz beterik gaudela beraiekin berriro topo egiteko, eta gehien gustatzen zaiguna egiten jarraitzeko, hau da, beraiei arreta eskaini, aholkatu eta gure esperientzia guztia bere esku jarri, produktu eta zerbitzu onenak eskainiz.

Gure bezeroen konfiantza izaten jarraituko dugula espero dugu, ireki dugun momentutik igarri dugun bezala, eta normaltasun berrirako neurri malgutzaile berriekin denok pultsua berreskuratuko dugula: saltokiek, ostalaritzak, enpresek, herritarrek eta, oro har, gizarteak.

Kanpaina hau ez litzateke posible izango Caja Rural de Navarraren laguntzarik gabe.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen