Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan 5 positibo atzeman dira Arrasaten. Positibotasun-tasa 100.000 biztanleko 425,69koa da, beraz, Arrasatek gune laranjan jarraitzen du.
Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Aramaion 1 positibo atzeman da (1689,19), beste 1 Antzuolan (275,36), Aretxabaletan positibo 1 ere (254,24), 3 gehiago Bergaran (512,10), eta beste 5 Oñatin (1430,07).