5 lagun gehiagok gainditu dute Covid-19a Iturbide egoitzan

0
1342

Gipuzkoan 23 lagun gehiagok gainditu dute Covid-19a, lau zendu dira eta seik eman dute positibo.

Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako eguneroko balantzean, Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi du, azken orduetan, 23 lagun gehiagok gainditu dutela Covid-19a, lau zendu direla eta seik eman dutela positibo. Arrasateko Iturbide egoitzaren kasuan, 5 lagunek gainditu dute Covid-19a. Beraz, 5.425 pertsona artatzen diren 65 zentroko saretik, 189 lagun sendatu dira, 153 heriotza eman dira eta 202k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen