5 domina, marka hobeak,… lortu ditu Arrasate Atletikok Euskadikoan eta Gipuzkoakoan

0
442

Otsailaren 3 eta 10ean Anoetako belodromoan jokatu egin dira Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak 16, 18 eta 20 Urtez Azpiko kategorietan, Arrasate Atletiko Taldeko atleten parte-hartzearekin.

Gipuzkoako lehiaketan, otsailaren 3an, 3 domina lortu ziren, zilarrezko bat eta brontzezko bi:

Seckou Sissoko zilarrezko domina 400 metroetan
Eñaut Betegi brontzezko domina 400 metroetan
Maia Etxebarria brontzezko domina 400 metroetan

Nabarmendu behar da euren marka pertsonalak ondu dituztela Lur Lasagak, Oihan Zuluetak, Ander Oterok, Danel Ruizek, Iker Menorrek 60 metroetan, baita Maia Etxebarriak, Ander Oterok, Iker Menorrek eta Oihan Zuluetak 200 metroetan ere.

Emaitzak ondorengoak izan dira:

400 metroetan:

Asier Bueno 55:93
Seckou Sissoko 54:49
Eñaut Betegi 56:33
Ainara Lopez 1:02:88
Maia Etxebarria 1:00:38
Lorea Cancelo 1:09:10

1500 metroetan:

Izaro Llodio 5:11:31

60 metroetan:

Lur Lasaga 9:19
Aitor Uranga 7:24
Oihan Zulueta 7:17
Ander Otero 7:28
Danel Ruiz 7:35
Iker Menor 7:42
Ane del Fresno 8:04
Eider Amurrio 8:59

1000 metroetan:

Markel Rodriguez 3:02:80

200 metroetan:

Markel Errasti 26:04
Maia Etxebarria 26:79
Danel Ruiz 23:92
Aitor Uranga 23:85
Seckou Sissoko 24:55
Iker Menor 24:36
Oihan Zulueta 22:83
Eider Amurrio 29:15

800 metroetan:

Eñaut Betegi 2:18:07
Ainara Lopez 2:32:13

Euskadiko txapelketa aurreko zapatuan izan zen, otsailaren 10ean, eta bi domina lortu ziren: urrezko bat, Seckou Sissokok 400 metroetan, eta brontzezko bat, Ane del Fresnok 60 metroetan.

Azpimarratu behar da ere Maia Etxebarriak 200 metroetan lortutako marka, 26:39, Arrasateko errekor berria.

Emaitzak ondokoak izan dira:

60 metroetan:

Ane del Fresno 8:05
Danel Ruiz 7:44

200 metroetan:

Maia Etxebarria 26:39 Arrasateko errekor berria
Asier Bueno 24:56

400 metroetan:

Eñaut Betegi 56:70
Seckou Sissoko 53:06 bere marka pertsonala onduz

Zorionak Arrasate Atletiko Taldea!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen