5 domina lortu ditu Arrasate Atletikok Gipuzkoako 20-18UA Txapelketan

0
995

Argazkiak: AAT.

Asteburu honetan Anoetako belodromoan Gipuzkoako 18 eta 20 urtez azpiko txapelketa jokatu da. Arrasateko atletek urrezko domina 1, zilarrezko 1 eta brontzezko 3 lortu dituzte.

Gainera, 4. postu bat, 5. postu bi eta 6. postu bat lortu dituzte. Hori gutxi ez eta euren marka pertsonalak ondu dituzte:

Seckou Sissoko, Asier Bueno eta Danel Ruizek 200 metroko lasterketan, baita Lander Lanzosek ere 800 metrokoan ere. Guztira honakoak izan dira emaitzak:

18 urtez azpiko kategorian:

60 metroko lasterketan:

  • Ane Lopez 8:80

800 metroko lasterketan:

  • Lander Lanzos 2:03:85 3. postua
  • Markel Rodriguez 2:08:62 4. postua

20 urtez azpiko kategorian:

60 metroko lasterketan:

  • Danel Ruiz 7:46 3. postua

200 metroko lasterketan:

  • Seckou Sissoko 22:65 2. postua
  • Danel Ruiz 23:83 6. postua
  • Maia Etxebarria 26:96 5. postua

400 metroko lasterketan:

  • Seckou Sissoko 49:85 1. postua
  • Maia Etxebarria 1:00:40 3. postua
  • Olatz Martinez 1:06:36 5. postua

Parte-hartze Askeko Probak:

60 metrotan:

  • Oihan Zulueta 7:14
  • Iker Menor 7:49

200 metrotan:

  • Asier Bueno 24:50

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen