5.000 irakurle eta 9.000 bisita inguru izan ditu eguneko Mondraberrik iaz

1
681

Eskerrik asko benetan hau posible egiten duzuen irakurleei, informazio-iturriei, bazkide-laguntzaileei, iragarleei, babesleei eta oro har lagundu duten pertsona guztiei.

Grafikoak: Google Analytics.

Arrasateko egunkari digitala 2020 urte gogorrean ere irakurleei ahalik egunkari onena eskaintzen ahalegindu da. Bide honetan, iaz denera 305.778 irakurle [beheko grafikoan] ezberdinek bisitatu zuten Mondraberri, hau da, 2019an baino 36.537 irakurle gehiago. Kopuru horiek asteburuetan eta abuztuko opor garaian apaldu ziren.

Bisitei dagokienez, 2020an guztira 2.858.926 bisitaldi izan ziren [beheko grafikoan], hots, 2019an baino 659.370 gehiago. Irakurleek guztira 8.366.184 aldiz sartu ziren Mondraberrik eskainitako edukietara. Batez beste, irakurle bakoitzak 2’93 eduki bisitatu zituen bisitaldi bakoitzeko.

Eskerrik asko benetan hau posible egiten duzuen irakurleei, informazio-iturriei, bazkide-laguntzaileei, iragarleei, babesleei eta oro har lagundu duten pertsona guztiei. Jarraituko dugu gauzak hobeto egiteko ahaleginean. Bide honetan, zain dezagun elkar, animo eta ondo izan!

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen