Olatz Legarra, Maider Isasmendi, Lide Zubillaga, June Ugarte eta Nerea Doronsorro izan dira golegileak.
Partidua oso parekatuta egon da lehenengo minutuetan. Talde biak txandakatu dira erasoan, baina egoera aldatu da 30. minutua. Maider Isasmendi bota dute area txikiaren barnean, eta epaileak penaltia seinalatu du Leintz Arizmendiren alde. Olatz Legarrak baloia ate barrura bidali du.
Bigarren zatia norgehiagoka bide berdinetik jarraitu du, eta partidua hasi bezain laster etxeko taldearen bigarren gola iritzi da Maider Isasmendiren eskutik. Hirugarren eta laugarren golak jarraian heldu dira, eta Lide Zubillaga eta June Ugarte izan dira golegileak. Leintz Arizmendik bostgarren gol bat egiteko denbora izan du. Oraingoan, golegilea Nerea Doronsorro izan da. Bailarako taldeak sailkapena menderatzen jarraituko du beste aste bat 17. garaipena gehitu ondoren.