Gaur goizeko 10:55ak aldera, gidari batek, gura barik ziurrenik, arbola bat eta pibote bat lurreratu ditu, baita farola bat okertuta utzi ere.
Beheko argazkia: Herritar bat. Bideoa: Lizarra taberna.
Ezbeharra goizeko 10:55ak inguruan izan da, Araba etorbideko autobus parada batean, Maiatzaren Lehena plazarako norabidean.
Adineko gidari batek zuhaitz bat eta pibote bat bota ditu, eta farola bat okerturik utzi du. 4×4 ibilgailuaren aurrealdeak kalte material izan ditu, baina gidaria onik atera da.
Inguruan zeuden pertsona batzuk bera laguntzera joan dira, baina pertsona nagusia itxuraz ondo zegoen eta bertatik ibilgailuarekin joan ahal izan da.
Aipatu behar da abuztuan ere antzeko istripu bat izan dela: kotxe batek Araba etorbideko autobus parada inguruko pibote batzuk aurretik eraman zituen.
